Armagintza eta euskal erantzukizuna

  • Kontzientziaren mugetatik haratago izenburupean argitaratu zuen Günther Anders filosofoak Hiroshiman bonba atomikoa jaurtitzeko agindua eman zuen Claude Eatherly soldadu ohiarekin izandako eskutitz-trukaketa. Eatherly psikiatrikoan zegoen, errudun-kontzientziak jota, nahiz eta EEBBetan askorentzat heroi bat izan.


2019ko otsailaren 26an - 16:07

Günther Andersentzat, munstrokeria horren erantzuletako bat izan arren, biktima ere bazen. Nahiz eta administrazioak buru-gaixotzat hartu eta itxi, bere ingurunea baino osasungarriago zegoen, erruaz kontziente zelako eta ahaztu nahi ez zuelako. Aldiz, egindako basakeria gainditu eta normaltasunez bizi ziren soldadu ohiak osasuntsu omen zeuden jendarte horretan. Bonba jaurti zuen Enola Gay bonbaketarako tripulazio-kidea zen Joe Stiborik-ek arinki azaldu zuen: “bonba bat baino ez zen izan, handiagoa zena ordea”.

Aipatutako liburuak hausnartzeko elementu interesgarriak ditu, hemen bertan egunerokotasun osokoak. Euskal Herritik bonba atomikorik jaurti ez badira ere, herri batzuen hondamendia dosifikatzen da. Urte hasieran Gasteizen egindako Gerrarako Eusko Label armak jardunaldietan salatu denez, hemen armagintza oso presente dago, nahiz eta Radio Euskadiko elkarrizketa batean Iñigo Urkullu ehiza-armetara mugatzen saiatu. Batzuentzat harrotasun-iturri den tradizio handiko euskal armagintzak bere horretan dirau, ekoizpen solik militarra ala zibila ere daukaten enpresak 100 baino gehiago izanda (ikusi web-ean Gasteizkoak kolektiboaren Estas guerras son muy nuestras). SAPA, Aernnova, ITP edo Sener bezalako enpresek bere lanean darraite, banku askoren (BBVA, Caixabank, Caja Rural, Kutxabank…) finantzazioa eskuratzen eta instituzio publikoen (nagusiki Eusko Jaurlaritza, baina ez bakarrik) diru-laguntzak eta sariak ere jasotzen. Bitartean, milaka kilometrotara, pasa den urtera arte Bilboko portuan ontziratutako bonbak Yemenen etengabean erortzen dira, euskal piezez hornitutako Eurofighter-rek Yemen eta beste herri batzuk bonbardatzen dituzte edota hemengo enpresekin kolaborazioak dituen sektore aeronautiko sionistak palestinarren garbiketa ahalbidetzen du. Era berean, euskal unibertsitate publiko zein pribatuetan garatzen den ikerketak eta sinatzen diren hitzarmenek heriotza-industria honetan topatzen dute ere beren aplikazioa. Beste herrietako biktimen odolak ez du Euskal lurra zipriztintzen fisikoki baina hemengo enpresa, instituzio eta langile asko heriotzaz, mutilazioaz eta dramaz zikinduta daude.

Historiak erakutsi digu ere kapitalismoak ez duela funtzionatzen merkatu libre batean eta kapitalistek estatuaren instituzioen estaldura daukatela beren jardueretarako

Izan ere, heriotza-industria kate luze bat da, non eragile askoren inplikazioa behar den, suntsiketa-produktuak negozio-bidea aukeratzen duten enpresarietatik haratago. Eskrupulurik gabeko negozio bat baino ez da haientzat; estaltzen saiatu behar dena, baina negozio huts bat, non etika lehiakortasunerako oztopoa baino ez den. Humanismo baloreen izenean negozio hori alboratzeko eskatzea harrapakaria belarjale bihurtzeko eskatzea bezain alferrekoa da.

Historiak erakutsi digu ere kapitalismoak ez duela funtzionatzen merkatu libre batean eta kapitalistek estatuaren instituzioen estaldura daukatela beren jardueretarako. Euskal armagintzak jasotzen duen diru publikoak baita ikerketa zentro publikoekiko kolaborazioek agerian uzten dute instituzioen erantzukizuna. Nagusia den klase burgesaren interesak defendatzeaz gain, gainontzeko herritarren interesak defendatzea omen badagokie, ez legoke gaizki beste herrietako pertsonen interesen alde egiteko eskatzea, hemen ekoiztutako gailuek hilda ez izateko eskubide apala bada ere… Nahiz eta inposturik ez ordaindu hemen, bizitzarako eskubidea daukate beren herrietan.

Beste aldetik, ezin dugu ahaztu langileak ere kate horren ezinbesteko parte direla, armen diseinuan, ekoizpenaren fase ezberdinetan, logistikan edo armen garraioan. Kate-begi hauek gabe, heriotza-kiribil honek ez luke jarraituko herriak eta pertsonak triskatzen. Andersek azaltzen zuen gehiegitan ez ditugula lotzen gure ekimenak eta ondorioak, eta ohartarazten zuen bakoitzaren lana diluitzen eta ondorioen arduraren karga desagerrarazten saiatzeaz. Ihes-bide ezberdinak daude langilearen kontzientzia deskargatzen saiatzeko: ekintzaren ondorioa zorian utziz (fusilamendu pelotoietan jaurtigairik gabeko fusilen moduan, “agian nik ekoitzitako bonbek ez dute inor afektatu… ez dut inoiz jakingo”), norberak egin ezean beste batek egingo lukeela, lan bat egitera mugatzen ari dela, aginduak betetzen ari dela (“transmisio-uhal hutsa” izanda erantzukizun osoa beste bati transferituz) edo elikatu beharreko seme-alaben defentsak beste seme-alaben heriotza edota mutilazioak justifikatzea (“nireak”, inoiz ezagutuko ez ditudan “beste horien” gainetik).

Ezin dugu ahaztu langileak ere kate horren ezinbesteko parte direla, armen diseinuan, ekoizpenaren fase ezberdinetan, logistikan edo armen garraioan. Kate-begi hauek gabe, heriotza-kiribil honek ez luke jarraituko herriak eta pertsonak triskatzen

Baina parte-hartzaile zuzenez gain, jendarte baten parte bezala guztiok daukagu erantzukizuna. Ezaguna da Hirugarren Reichan kolektibitate batzuen sarraskien aurrean Alemaniako populazioak izandako konplizitatea edota Argentinan 30.000 lagun desagerrarazi zutenean klase ertaineko zati handiak izandako “ez-sinetsi-nahi” jokabidea, suma zitekeena ez zela hainbesterako izango auto-sinestaraziz. Hurbilago, azken hamarkadetako milaka tortura kasuen aurrean ukatze edota gutxitze jarrera oso zabalduta egon da askoren artean hemen ere. Galdetu behar diogu gure buruari ea ez garen antzeko zerbait egiten ari eusko label armagintzarekin. Ardura daukagu, lehenik eta behin, hemen zer ekoizten den eta zertarako erabiltzen den jakiteko eta ezagutarazteko, ez-ikuste posizio erosoak alboratuz. Mugimendu antimilitaristak jakinarazi digu aspaldidanik datu zehatzekin. Horretaz haratago, beharrezkoa da instituzioak presionatu industria-mota hau inolako bultzada publikorik ez jasotzeko eta erabilera militarrak ez dituzten enpresetara eraldatzeko eskatzeko. Ez dezatela saldu eta ez dezagula erosi ankerkeria hau ekonomiaren edota lan-postuen izenean. Euskal instituzioetatik bertatik zabaldutako eta hain era akritikoan barneratzen dugun jendarte solidario izatearen ideia hori astindu behar dugu ere, auto-konplazentzia lasaigarria deseginez. Elkartasun-marketina baino ez diren instituzioen diru-laguntza eta kooperazio-proiektu askok ezin dute zuritu euskal armen ekoizpen eta esportazioaren errealitate gordina. Beste herrien triskantzaren konplize zuzenak edo ez-zuzenak garen bitartean, hemengo gobernu eta instituzioek heriotza-merkatua babesten duten bitartean, ez gara gehiegi ezberdintzen EEBBetako jendartetik non Hiroshima bonbardatu zutenek ulertze eta gorespena zeukaten.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude