Ez dakit ze giro dagoen Bidasoaren hegoaldean, baina iparraldean behintzat badabiltza "gerra" hitza gora eta behera . 2023ko abenduaren 31ko agiantzetan Macron presidenteak "berrarmatze" hitza zazpi aldiz erabili izanarekin asmatzen ahalko genuen zetorrena. "Gerra ekonomia" bideratzeko beharrean omen gaude, eta hori izan dute hizpide martxoaren 21 eta 22an iragandako Europa mailako gailurrean. Definizioz, ekonomia eta industria nagusiki armagintzara bideratzeko erabaki eta planifikazio politikoa dugu gerra ekonomiarena. "Bakea nahi badugu, gerrarako prestatu behar gara". Europar Kontseiluko presidentearen hitzak dira. Logika arraroa, egia erran... baina, horretan gara, parekoari –gurean eta orain, konkretuki, Vladimir Putini– gerran sartzeko ideia saihestarazteko pario arriskutsua eginik. Berlingo Harresiaren eraisteaz geroztik, gerrarako finantzak eta ekoizpenak baita soldadu kopuruak ere ttipitu izanak erranarazten digu, agian, aldrebes, gerrarako prestatu ez nahiak dakarrela bakea... Baina, paso. Eztabaidak ez dauka lekurik: Europa mailako defentsa diruztatu, sendotu eta armatu beharrean gaude, bai ala bai, lubakiko usaina sekula sentituko ez luketen 27 agintariek horrela erabakirik. Horra Bruselako gailurrean harturiko zenbait erabaki: izozturiko Errusiaren ondasunen parte bat armagintzara bideratuko da; Europako Inbertsio Bankuaren finantzaketak armagintzara zabalduko dira; zor komuna asumitu eta Europak 100.000 milioi euroko mailegu bat egitea aipatzen dute ere.
Dena da geopolitika eta ekonomia. AEBetan Trump boterera berriz heltzeko mehatxua ere da Bruselaren armamenturako autonomiaren beharraren gibelean. Europak Ukrainako gerrara hastapenetik bideratu armen erosketen %78 Europatik kanpokoei egin direlako –nagusiki, AEBei–. Made in Europe armak behar ditu Bruselak Kieventzat eta behar ordurako, beretzat. Gerra hasiz geroztik, 85.000 milioi euro bideratu dituzte EBk, estatu kideek eta finantza instituzioek Kievera –dela laguntza finantzario, militar ala humano gisa–, eta beste 50.000 milioi euro bideratzeko hautua egin du Bruselak otsailaren 1ean. Martxoaren 13an, Kieven armatzeko beste 5.000 milioi euro bideratzeko erabakia ere hartu du. Dirutza da. Ez izan kezkarik: inbertsio-fondoak eta enpresa pribatuak hor izanen dira, finantziazio eta eskaera publiko horiek hartzeko prest. Dirutza egiteko aukera paregabea delako gerra (ekonomia).
Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]