Antolatzaileek armagintzan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko lantegiak industria sozialeko enpresa bihurtzeko eskatuko dute bihar, apirilak 6, bizikleta martxan. Bilbon hasi eta Barakaldo eta Getxotik igaroko da bizikleta martxa. Bi herri horiek aukeratu dituzte, izan ere bietan daude arma industrian aritzen diren enpresak.
Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak egin dute deialdia eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat enpresak eta erakunde publikok Israelgo Armadarekin duten harremana salatu nahi dute. Sener enpresak Israelgo Rafael lantegiarekin harremanak dituela diote, eta hegazkin militar israeldarretako sentsoreak diseinatzen dituzte. Duela urtebete, Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariek bidaia egin zuten Israelera goi mailako teknologia enpresak bisitatzeko.
Sei talde antolatzaileek Barakaldon dagoen Precisat enpresa salatu nahi dute, Airbus A400M Garraio Militarrerako Hegazkinarentzat eta Borrokarako Hegazkin Europarrarentzat osagaiak egiten dituztelako.
Euskal Autonomia Erkidegoko arma industrian 3.000 langile ari dira beharrean eta 600 milioi euroko balioko arma ekoizpena du urtero. Azken bi urteotan, 12 milioi euro jaso dituzte erakunde publikoetatik.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
2012ko azaroaren 9an egin zuen bere buruaz beste Barakaldon, etxegabetua izan behar zuenean. Ordutik, Barakaldoko beste 2.400 familia bota dituzte euren etxeetatik. Asteartean bertan, familia bat etxegabetu zuten Astrabuduan.
Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]
Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]