Arkaitz Estiballes galdakaoztarrak irabazi du aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Txapela jantzi eta biharamunean Euskadi Irratiko Hitza Jolas saioari eskainitako elkarrizketan final “erregularra” egin zuela adierazi zuen; baita buruz burukora sartzeko lehia “inoiz baino zabalago” ikusi duela ere.
“Ez nuen espero buruz burukora pasatzea, lehenengo ofizioko lanetan nahiko erregular ibili bai naiz. Nire ustetan gustura bai baina beste saio batzuk esplosiboagoak zirela ikusten nuen” adierazi du Bizkaiko Txapledunak Euskadi Irratian.
Igor Elortza izan zuen Buruz burukoan lehiakide. Elortzarekiko 8 puntuko desabantailarekin sartu zen azken txanpan eta azkeneko hiru bertsoetan eman zion buelta finalari.
Hala ere, Elortzarekiko esker hitzak besterik ez ditu Estiballesek: “Plazer bat izan da Igorrekin buruz burukoa jokatzea, eredu bat da guretzat” esan zuen atzo. “Txapel zati handi bat berarentzat” dela gaineratu zuen.
Hemen irakur dezakezue Arkaitz Estiballesek txapela jantzi ostean botatako azken bertsoa:
Prestatu gabe neukan agurra
rimatu beharko dut… ari
lehenengo ta behin bihotz bihotzez
Karmelo ikastolari
ta nola ahaztu bertan ikasten
dauden Euri eta Maindi
Anizetori, Kepa, Lopari
ta baita Jon Enbeitari
Ta Santutxuko Bertso Eskolari,
gaurko zortzikoteari
ta bereziki Etxahun Lekueri
ta baita Fredi Paiari
eta nola ez zuri entzule ta
Euskal Herri osoari
gure ondoan dagoenari ta
laster egongo denari.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.