Aritz Ibañez: “Pastoralean sakratutzat jotzen diren hainbat kontu zalantzan jartzen ditu Ederlezik”

  • Ederlezi Pastorala ikusi ahal izango da bihar Iruñean formatu txikian, arratsaldeko 17etan Iruñeko Burgoen Plazan. Duguna tantza taldea, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Euskaldunon Biltokiak antolatu dute emankizuna elkarlanean.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ederlezi pastorala iragartzen duen afitxa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik Ederlezi Pastorala orain Iruñean?

Pastorala delako, baina batez ere ohiko pastoralari begirada berria eskaintzen diolako,  zalantzan jarriz gaur egun sakratutzat jotzen diren hainbat kontu. Kontatzen duen historia ere interesgarria da eta hori ez da beti gertatzen. Ohikoan sekulako mugimendua egoten da pastoralen inguruan eta hau pastorala ikusteko beste modu bat da, gainera Iruñean lehenengo aldiz ikusi ahalko da halakorik.

Zer azpimarratuko zenuke obrari buruz?

Nicole Lougarotek idatzitako Bohemiers liburuan oinarritua dago. Ederlezi emakumea eta bere zazpi alaben istorioa baliatuz, ijitoek Euskal Herrian menderik mende bizi izan dutena kontatzen da; gure kulturan izan duten eragina eta jasan duten jazarpena, gaur egun ere seguruenik jasaten jarraitzen dutena. XVI. mendetik XIX. menderako kontuak dira, esate baterako Baionan eta Maulen 1802an izan zuten deportazio handia. Bestetik, aritzale guztiak euskaldunak dira eta ulertzen dute esaten duten guztia, ez da beti gertatzen eta azpimarragarria da.

Iruñean bertan ere badira ijitoak, Alde Zaharrean besteak beste. Ba al duzue haiei buruzko informaziorik?

Jardunaldi batzuk antolatu ditugu eta gaur arratsaldean Ricardo Hernández Ijitoen elkarteko koordinatzaileak hitzaldi bat emango digu haien bizitzaren berri emateko. Kike Diez de Ulzurrunek, halaber, Iruñeko Buhameen bideak hitzaldi ibiltaria eskainiko du larunbat goizean. La Merced kalera joango dira, besteak beste, XX mende hasiera han bizi baitziren ijitoak; Jito Alai frontoia zenaren izenak ere ematen digu pistarik. Gaur egun batez ere Jarauta aldean daude kokatuak.

Antolaketa lanetan hainbat talde ari zarete elkarlanean. Horrela errazago eta eraginkorrago?

Karrikiri eta Zaldiko Maldikorekin Karrika dantza antolatu ohi dugu azken urteetan eta hor  harremanak sortu dira. Iruñean hiru euskara elkarte ditugu eta, esan zigutenez, orain arte ez da antolatu ekimenik elkarrekin. Egia esan, elkarteetan sumatzen da lanerako gogoa, jende langilea dago eta pentsatu baino errazago egin zaigu hau guztia antolatzea. Oso pozik gaude eta aurrerantzean ere horrelakoak antolatzeko gogoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pastorala
Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Irantzu Fernandez eta Belen Ausejo
“Arlo askotan aurrekaria izan zen Julia Fernandez Zabaleta, nortasun handiko emakumea”

Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.


2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


2022-09-06 | Jon Torner Zabala
‘Pastorola’: Handituz doa euskarazko rol jokoen eskaintza

Rolariak elkarteko kide Pello Gutierrezek sortu du Pastorola rol joko kolaboratiboa, Zuberoako pastoralen narratiba eta egitura oinarritzat dituena. Euskaraz jokatzea helburutzat hartuta, pasa den urtean Adur rol jokoa aurkeztu zuen elkarteak. Bide horri eutsi dio... [+]


Xaretan pastoral bat emango dute lehenengoz

Urriaren 15ean eta 16an izango dira emanaldiak, Zugarramurdiko leizeetan; Xareta eskualdean lehenengoz egingo da pastorala.


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


Eguneraketa berriak daude