Ez naiz oso trebea matematiketan, ez naiz sekula izan. Hala ere, errespetu handia diot zenbakiak xehatzen dituen zientziari, sarri asko erabiltzen baititut zenbakiak oroimena lantzeko. Datekin, ordea, nahiko iaioa naiz.
Nire buruak bizi izan ditudan esperientziak daten bidez ahokatzen ditu, puzzle baten piezak bailiran. Kasurako, 25 + 5 urte dira Ruandako Remera Rukoman (Afrika) jaio nintzenetik; 25 + 3 urte nire amak eta biok –Gerra zibila zela eta– handik hanka egin behar izan genuenetik; jadanik 25 + 1 urte dira Ruandako hamaika eta bat muino matxetez zein hildakoz bete zirenetik. Frantsesek Le pays aux mille collines deitzen zioten herrialdeari, kontuak atera.
Gurean ere, zoritxarrez,
25 + 15 urte bota dizkiote euskal preso bati baino gehiagori, nahiz eta eragiketa aritmetiko horrek gutariko asko errorera eramaten gaituen; tamalez, jakin badakigu Madrilen Kaosaren teoria maite dutela
Honezkero irakurlea konturatuko zen hogeita bost zenbakia nahiko berezia dela: bikoitia, mende edo ehuneko baten laurdena, bost zenbakiaren multiploa… eta abar. Bada, 25 urte dira nire aita Kigaliko kafetegi batean azkenekoz sartu eta aho bete hortz geratu zela. Bat, bi, hiru, lau… Amerikako Estatu Batuetako hogeita bost bat militar aurkitu zituen kafea hartzen, lasai asko; non eta Tutsi eta Hutuen herrialdean, kafetegi zikin batean. Ez dut gehiegi gogoratzen garai horretaz. Aita, ordea, asaldatuta bueltatu zen Euskal Herrira. Ez dut gehiegi galdetu etxean, izan ere, bizitza eten egin daiteke batek gehiegi gogoratzen badu horrorea. Uste dut Roméo Dallaire Koronela (NBE) eta nire aita kondenatuta daudela amesgaiztoak izatera betiko.
Zenbakietara bueltatuz, urteotan aplikatu dudan formula hau erabilgarria begitantzen zait garai hauetarako ere. Esaterako, 25 – 1 urte dira Siriako edo gasaren gerra hasi zenetik, eta 25 – 4 urte mendebaldeko potentziek Libiako bolborategiari sua eman ziotenetik. Aita eta biok Damasco zein Tripoli hiriburuetara hurbilduz gero, AEBko eta Errusiako soldaduz beteriko kafetegiak aurkituko genituzke, seguru asko.
Gurean ere, zoritxarrez, 25 + 15 urte bota dizkiote euskal preso bati baino gehiagori, nahiz eta eragiketa aritmetiko horrek gutariko asko errorera eramaten gaituen; tamalez, jakin badakigu Madrilen Kaosaren teoria maite dutela.
Orain bogan da aldaketa klimatikoari eta teknologia berriei buruz hitz egitea. Bada, zelan egongo gara 25 + 25 urte barru? Eragiketa kalkulagailurik gabe egiteko gai baldin bagara gaitz erdi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]