Erresuma Batuko pertsonarik aberatsenetako bat izendatu zuten herrialdeko lehen ministro astelehenean: Rishi Sunak. Berak eta bikotekideak 825 milioi euroko fortuna daukate bien artean, The Guardianen irakur daitekeenez, Erresuma Batuko monarkiak duenaren bikoitza. 2001ean BBCk egin zion elkarrizketa baten pasartea biral bilakatu da lehen ministro izendatu dutenez geroztik. Bertan, Sunak-ek adierazi zuen ez zuela langile-klaseko lagunik. Orain bi hilabete azaldu du ikaslea zela hori esan zuenean eta "txorakeria" bat esan zuela.
42 urte ditu Sunakek eta gizon zuria ez den lehen pertsona izango da Erresuma Batuko lehen ministro karguan. Indiako Punjab eskualdeko migratzaileen biloba da, Afrikako ekialdetik 1960ko hamarkadan Ingalaterrara joandakoak.
Winchesterreko ikastetxe pribatu elitistan ikasi zuen eta Filosofia, Politika eta Ekonomian lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean. Sunak eta bere emazte Akshata Murtyren artean 825 miloi euro inguruko dirutza daukate, The Guardian-en arabera.
Eta hala, Sunday Times hedabideak osatutako zerrendaren arabera, Erresuma Batuko 222. familiarik aberatsena da haiena. Egunotan zabaldu da 2001ean BBC hedabideari eman zion elkarrizketa batean nola aitortzen zuen ez zuela langile-klaseko lagunik.
Orain bi hilabete, adierazpen horiei buruz galdetu zion Channel 4 telebista kateko Andrew Neil kazetariak, eta Rishiren erantzuna izan zen, "denok esan izan ditugu txorakeriak ikasle ginenean".
Azpian ikusgai, 01:20 minutuan.
Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.
Britainiar Gobernuko bi ministrok haien dimisioa aurkeztu dute, Chris Pincher diputatu kontserbadoreak sexu jazarpen salaketa berriak jaso ondoren.
Alderdi Laboristaren gorakadak Erresuma Batuko gobernagarritasuna zalantzan jarri du, Brexitaren negoziaketak hasi baino hamar egun lehenago. Gehiengoa galdu du Theresa May-k eta aliantza berriak egin beharko ditu gobernuan gutxiengoan sortzeko. Ipar Irlandako DUP alderdiarekin... [+]