Ariketa kolektiboa, torturak sortutako ertzei aurre egiteko

  • Bulkada Berrien Garaia Da-k antolatuta, mahai-ingurua egin dute Gasteizko Kanpusean, torturak gazteengan duen eta izan zuen eragina aztertzeko. Bertan izan dira Iker Moreno Gazte Antolakundeko militante ohia, Oihana Barrios psikologa eta Ignacio Mendiola soziologoa. Torturak sortutako eta isildutako ertzen inguruan ariketa kolektiboen beharra dagoela azpimarratu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 13an - 10:18

“Gazteak eta tortura” gai sakon, zail bezain gogorra izan zuten asteartean hizketagai Gazteon Memoriaren Asteko bigarren egunean. Hamarnaka gazte bildu gara Gasteizko Campuseko Elurretako Gradu Aretoan ia bi orduz luzatu zen solasaldian.

Bertan izan ziren  Oihana Barrios psikologa eta Jeiki Hadi taldeko kidea, Ignacio Mendiola soziologian doktorea eta Iker Moreno Gazte Antolakundeko militante ohia, besteak beste. Hasiera batean Paco Etxeberria antropologo forenseak ere parte hartu behar zuen mahai-inguruan, baina azken momentuan agenda kontuengatik ezin izan da hurbildu.

Izan ere, hori izan da jardunaldi honen ondorio nagusietako bat: torturak sortutako eta isildutako ertzen inguruan ariketa kolektiboen beharra dagoela. Hiru hizlarien hitzetan, Estatuak torturaren praktikaren bidez eragindako beldur, erruduntasun sentsazio eta minen zauriak zabalik diraute gaur egun.

Ignacio Mendiolak ekin zion mahai-inguruari eta torturaren deskripizio sakon eta zehatza egin du. Tortura, Euskal Herrian eta hemendik kanpo pratikatzen dela gogoraratzeaz gain, Estatuak subjektu torturatua pertsona bezala ez kalifikatzeko erabiltzen duen estrategia nabarmendu du.

Oihana Barrios psikologoak ekin dio bigarren hitzartzeari eta Euskal Herrian 1936.urtetik 2008.urtera guztira 35.000 eukaldun torturatuak izan direla azpimarratu du. Oraindik lan asko egiteko dagoela  gogoratu du, gertatutako guztia ez dadin historiaren bazterretan ahaztuta gelditu. Euskal gazteriaren kontra torturak urteetan izan duen bilakaera azaldu du era kronologiko batean, praktika desberdinen eboluzioa eta honek sortutako ondorioak azalduz.

Bukatzeko, Iker Moreno Gazte Antolakundeko militante ohiak hartu du hitza. Bere bizipen pertsonaletik kontatu du nola bizi izan zuen atxilotu aurreko uneak, jarraipenak eta lan militantea egiteko zeuzkaten zailtasunak. Jarraian, torturak jasan osteko prozesu pertsonala kontatu du, baita ariketa horretatik ateratako ondo pertsonal zein kolektiboak ere. Bukatzeko Eva Foresten Una extraña abentura liburua gomendatu du, irakurri eta hausnartzeko.

 

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-11-12 | Hala Bedi
Iñigo (Sastraka Gaztetxea): “Gaztetxeak beti gaude arriskuan”

Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


2024-11-04 | Julene Flamarique
Sastraka gaztetxeko bederatzi gazteen absoluzioa eskatu dute Portugaleten

Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna murriztu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Eguneraketa berriak daude