Argindarraren prezioak goia jo duenean, Espainiako Estatuak 1.400 milioi itzuliko dizkie Iberdrola eta gainerako enpresei

  • Espainiako Estatuak 1.400 milioi euro baino gehiago itzuli beharko dizkie elektrizitatearen multinazionalei, batez ere Iberdrolari, 2015ean PPren gobernuak onartutako dekretu bat epaitegiek indargabetu ostean. Bien bitartean, argindarraren prezioa marka guztiak hausten ari da egunetik egunera.

     


2021eko irailaren 01an - 10:26
2012an, PPren gobernuko Energia ministro Manuel Soria eta Ignacio Sánchez Galán orduko eta gaurko Iberdrolako burua. Argazkia: Getty Images
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Mariano Rajoyren gobernuak 2015ean ezarri zuen 'kanon hidraulikoa', Diario.es-ek jakitera eman duenez. Kanon horren bitartez energia elektrikoa ekoizteko uraren erabilera zergapetu zuen, eta ustez tarifa-defizitari –sistema elektrikoaren diru-sarreren eta kostu arautuen arteko aldea– aurre egiteko helburua zuen. Bada, sei urteren ostean, helburu horiek bete gabe eta argindarraren prezioa inoizko altuena izanda, kanon hori indargabetu du Auzitegi Gorenak.

Atzeraeraginezko erabaki judiziala izanda, elektrizitatearen enpresek 1.400 milioi euro berreskuratuko dituzte, hasierako aurreikuspenak hirukoiztuz, Teresa Ribera presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak astelehenean adierazi duenez.

Iberdrola izango da onuradun handiena (hidroelektrikoen arloan enpresa nagusia baita Espainiako Estatuan), baina Endesak, Naturgyk eta Accionak ere jasoko dituzte sosak. 2013-2020 aldiari dagozkion 1.400 milioi horiei gehitu behar zaizkie denbora-tarte horretan sortutako interesak, eta, hala badagokio, 2021ean kobratutakoa.

Bien bitartean, gaur, asteazkena, elektrizitatearen merkatuak hirugarren maximo historikoa hautsiko du jarraian. Hau da, herritarrek inoizko argindarrik garestiena ordainduko dute maximo historiko berri bat ezarrita: orduko megawatt bakoitzeko 132 eurotik gora.

Enpresa elektrikoak kanona bertan behera uzten saiatu ziren Europako Justizia Auzitegian, baina kanonak Europako bermea jaso zuen ingurumen zerga gisa ulertuta. Orain, Espainiako Auzitegi Gorenak aintzat hartu du Unesaren –hidroelektrikoen patronala– helegitea, eta zehaztu du ezin zela kanon hori aplikatu enpresa elektrikoek kontzesioen aldaketa onartu ezean.

Unesa-k duela urte batzuk Aelec izena hartu zuen. Patronalaren talde horrek Pascual Sala Atienza du idazkari nagusi, hain zuen Auzitegi Goreneko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Konstituzionaleko presidente ohi Pascual Sala Sanchezen semea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
Argindarraren prezioa %20 garestitu daiteke urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-12 | ARGIA
Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.


2023-02-03 | El Salto
Gasari ezarritako mugak %32 merkatu du argindarraren faktura lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan

Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.


2023-01-11 | ARGIA
Bilboko familia batek hamazazpi egun egin ditu gas eta argindarrik gabe, BBVAren higiezinen agentziak etxetik bota nahi dituelako

Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]


Errekaleorreko aztarna energetikoa
Komunitatea, energia kontsumoa murrizteko akuilu

Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]


Lagardek eta De Guindosek hipoteka igotzen dizute

Carlos Sánchez Mato Madrilgo Unibertsitateko ekonomia aplikatuko irakaslea da eta Ezker Batuko programazioa egitearen arduraduna. El Salto hedabidean idatzi duen artikulua euskaratu dugu. "Europako Banku Zentralak erabaki du diruaren prezioa 75 puntutan igotzea... [+]


Hego Euskal Herrian energia aurrezteko neurriak jarri dira martxan

Erakusleiho itzaliak eta aire girotua kontrolpean eduki behar dira besteak beste energia aurrezteko planaren arabera. Eraikin batzuk aurreratu egin dira, eta neurriak sartu aurretiko gauean ere argiak itzali dituzte.


Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %36 gehiago

Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.


2022-05-30 | Jon Torner Zabala
Alemaniako neurriak prezioen igoerari aurre egiteko: garraio publiko eta treneko hilabeteko txartelak 9 euroan

Alemaniako Gobernuak bultzatuta, udako hilabeteetan 9 euroren truke nahi beste bidaiatu ahal izango da tren batzuetan eta garraio publikoan, argindarraren prezio gorakadari aurre egitea helburu. Herritarrak saldoan joan dira bonoak erostera, baina bada trenbide-sarea... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-11-11 | Inma Errea Cleix
Argi-kontuak

Hiru. Orain dela urte batzuk argindar-kontagailu analogikoa kendu eta digitala paratzeko agindu zigun Iberdrolak. Aldian-aldian langileak bidaltzen zituzten etxera aurretik abisatu gabe. Susmo txarra hartu genien interes eta tema ezohiko haiei: haiek, kontagailua aldatu behar... [+]


Argindarra
Amaierarik gabeko igoeraren ajeak

Azken hilabeteotan Iberiar Penintsulako handizkako merkatuan argindarraren prezioa etengabe ari da gora egiten. Urriaren 5ean, historian lehen aldiz, orduko megawattak (MWh) 200 euroko langa gainditu zuen, eta ordutik muga horren gainetik dago prezioa. Zer dela eta aldatzen da... [+]


Eguneraketa berriak daude