Argindar mozketak, etenaldiak tren eta metroetan, ikastetxeen itxiera… Frantziak larrialdi planak prestatu ditu

  • Frantziako Gobernuak departamendu guztietan dauzkan ordezkariei –prefetei– eskatu die negu honetan gerta daitekeen energia-larrialdiak eragingo lituzkeen argindar mozketak aurreikusi eta horiek aldez aurretik modu ordenatuan planifikatzeko. Hala esan dio Parisko Gobernuko iturri batek AFP agentziari. Horren arabera, departamendu bakoitzak prest eduki behar ditu bi orduko mozketa planifikatuok, Hexagonoko populazioaren %60ari eragingo diotenak: ez bada etxeko argindarrik gabe geratzea, metro edo trenik gabe gelditzea edo haurrak eskolarik gabe etxean geratu beharra.


2022ko abenduaren 04an - 17:12
Azken eguneraketa: 2022-12-05 06:04:04
EcoWatt eta RTE konpainia publikoaren azalpena herritarrei: "Hotzaldi handia: zergatik gerta daitezke mozketak? 1. Hotzaldi handian argindar kontsumoa askok handitzen da. 2. Dagoen argindar guztia erabiltzen da. 3. Baina batzuetan ez dira etxe guztiak elikatzen ahal".
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Europa osoa nozitzen ari den energia krisiak Frantziako Estatuan badu osagai berezia: argindar produkzioa hemen beste herrialde gehienetan baino gehiago dago lotuta zentral nuklearren jarduera onari eta gertatu da bere erreaktoreen erdiak geldirik daudela, batzuetan ohiko mantenu-lan programatuengatik baina zenbait kasutan zentralok gelditu behar izan dituztelako funtzionamendu arazo larriengatik, galdara eta hodien herdoilagatik, esaterako. Frantziako sare elektrikoa kudeatzen duen RTE konpainiak azaro amaiera aldean ohartarazi du negu honetan, eta bereziki urtarrilean, argindar-etenaldiak gertatzeko arriskua dagoela, erreaktore nuklearrek arazoak dauzkatelako berriro produkzioan sartzeko.

Azken asteotan Frantziako gobernua prestatzen aritu da planak argindar mozketok ahalik eta modu ordenatuenean egin ahal izateko eta joan den astean AFP agentziaren bidez filtratu die herritarrei urtarrilean larrialdiak eduki dezakeen irudi bat aurreratzen duen plan hori. Alegia, Ukrainako gerrak larriagotu duen energia krisiak okerrera egingo balu –eta kezkarik handiena urtarril-otsail arteko epe horrek eragiten die agintariei– gobernuak antolatu dituela argindar mozketa kontrolatu eta txandakatuak, kontrolik gabekoak kaosa zabalduko duen kezkatuta.

Oraingoz hipotesi moduan landu duten agertoki hori egia bihur liteke –agintarien esanetan– baldin eta hotzaldi handi bat gertatzearekin batera Europako beste herrialdeekiko konexioek huts egin eta aldi berean kontsumoa jaitsiko ez balitz. Kasu horretan, prefetek nork bere departamenduan abian jarriko lituzkete bi orduko argindar etenak, eskualde eta sektoreka planifikatuta.

Itzalaldi kontrolatu horiek harrapatuko lituzkete batean ez bada bestean Frantziako biztanleen %60, bi orduko aldi bakar batez,  sekula ez –segurtatzen dute agintariek– bigarren aldi batez eta etenaldietatik libre geratuko lirateke ospitaleetan arrisku handian dauden gaixoak.

Argindar  mozketak kontsumo handieneko orduetan gertatuko lirateke, 08:00etatik 13:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Mozketak harrapatu ditzakeen ikastetxeak egun horretan ez dira irekiko, argirik, berogailurik edo alarmarik gabe gera ez daitezen. Bidaiarien kasuan, tren edo metroko bidai batzuk bertan behera gera litezke bidaiariak bide erdian harrapatuta gera ez daitezen.

Gobernuaren larrialdi planaren arabera, mozketa kontrolatuak gertatu baino hiru egun lehenago EcoWatt zerbitzuak seinale gorria bidaliko du eta horrek emango du aukera jakiteko zein departamendutan zein sail edo eskualdek jasango dituen itzalaldiak eta zehazki nori tokatu zaion aurreko egunean arratsaldeko 17:00etan jakin ahal izango dute herritarrek. Hori bai… informazio hori edukitzeko, herritarrak EcoWatten app-a jaitsi beharra dauka bere telefonoan edo ordenadorean, sistemari bere koordenadak esanaz.

Horiez gain beste hainbat xehetasun aurreikusten ditu kontrolpeko itzalaldien planak, tartean, nola funtzionatuko duten larrialdi zerbitzuei eskualde jakin batzuetan telefono mugikorren sareari zerbitzua ematen dioten dorreak argindarrik gabe geratutakoan. Gobernuak web honetan aurreratzen dizkie herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
“Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde” manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Adrián Almazán
“Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu”

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


“Mineral eskariaren %67 birziklapenaren bitartez lor daiteke”

Amigos de la Tierra gobernuz kanpoko erakundeak zenbait neurri jaso du mineral berriak erosteko beharra murrizteko, esaterako, ekonomia zirkularra eta aurrezteko praktikak bultzatzea eta ibilgailu elektrikoen flota murriztea.


Eguneraketa berriak daude