ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak atxikimendu kanpainarekin.
“Autogestioa oinarri, euskaratik, euskaraz eta libre sortutako komunitateak sustatu eta biderkatu behar dira”, aldarrikatu du ARGIAk sare libreen aldeko kanpainarekin bat egitean. Arrazoi horregatik sei urte daramatza hedabide honek Fedibertsoan parte hartzen.
2018ko apirilean sortu zuen ARGIAk lehen kontua Mastodon sare sozial deszentralizatuan, euskal komunitateak oraindik existitzen ez zirenean. Hilabete batzuk geroago, hainbat eragile euskara eta euskal kulturaren Mastodon komunitatea sortzeko lanean hasi ziren: Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS Fundazioa eta Talaios kooperatiba. ARGIAk ez zuen zalantzarik egin, eta hasieratik hartu zuen parte.
Geroztik, sare libreen alde egiten jarraitu du ARGIAk, "gure kontraesan guztiekin" erredakzioko kideek azpimarratu dutenez. 2020an Iametzak musika eta podcast libreentzat Baleafunk.eus sortu zuenetik han ere argitaratzen dira ARGIAren podcastak. 2021ean hedabide honek PeerTube instantzia sortu zuen: bideoak.argia.eus, eta bertara igotako bideoak erabiltzen hasi zen webgunean, ordura arte erabiltzen ziren Youtubekoen ordez.
2023ko martxoan Euskal Fedibertsoko topaketetan Kataluniako Fedi.cat eta LaLoka kolektiboko Rita Barrachinak eta Marcel Costak “sare publizitario asozialei ikusgarritasuna kentzeko” emandako pistak oso interesgarritzat jo zituen ARGIAk. Hilabete batzuk igarotakoan, irailaren 16an, software askearen nazioarteko egunarekin bat, proposamenari heldu eta ARGIAren euskarrietatik (aldizkaria, webgunean, iragarkietan, gehigarrietan, karteletan…) multinazionalen menpeko sare sozialen erreferentzia oro kentzea erabaki zuen lantaldeak.
Gaiarekin lotuta azkenik, 2023ko Interneteko Argia Saria eman zien medio honek Euskal Mastodon komunitateei: mastodon.eus eta mastodon.jalgi.eus.
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]
EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]
Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]