ARGIA sarien irabazleak izan dira: Entzun!-en urtekaria (Prentsa idatzia); Zebrabidea (Irratia); IDEMtitateak saioa, Hamaika Telebista (Ikusentzunezkoak); Iparraldeko euskal hedabideen hauteskundeetako jarraipena (Internet); Gure Esku Dago (Sustapen ekintza) eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa (Merezimenduzko saria).
PRENTSA IDATZIA
Entzun! urtekaria
IRRATIA
Zebrabidea
IKUSENTZUTEKOAK
INTERNET
Iparraldeko euskal hedabideen hauteskundeetako jarraipena
Ipar Euskal Herriko euskararen egoera zaila ikusita elkarlanera jo dute euskal komunikabideek, eta Euskal Irratiak, Kanaldude, Kazeta, Ipar Euskal Herriko Hitza eta Herria batera aritzea iazko herriko bozez informatzen“bide horretan egindako beste urrats bat” izan zen Euskal Irratiak-eko Jose Luis Aizpururen esanetan.
Euskarri ezberdinei esker eremu zabalagora heldu ziren: “Hego Euskal Herritik ere mezu ugari jaso genituen eta horrek erakusten du, teknologia berriekin, mugak gaindi daitezkeela”.
Hedabide nagusiak ere elkarlanean aritzen dira hauteskunde kanpainan, baina euskarazkoek, “herritarrek bultzaturikoak izanik”, beste helburu batzuk dituzte: kostaldea eta barnealdea uztartzea, herri txikienetako emaitzak ematea edo hautagai guztiei hitza ematea. Hori dute erronka orain prestatzen ari diren departamenduetako hauteskundeetan ere.
SUSTAPEN EKINTZA
Gure Esku Dago
Euskaldunen gogoan geratuko da 2014ko ekainaren 8a, herriz herri 150.000 pertsonek batutako Durango eta Iruñea arteko giza katean etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten eguna.
Ainhoa Mendibil Gure Esku Dago-ko komunikazio arduradunaren ustez, komunikazio estrategiez harago, norbanakoen harremanek eragin zuten jende olde hura. Baina bideoklipak “komunikatiboki” izandako eragina ere azpimarratu du: “Dinamika martxan jarri zen momentutik hartu zuten parte Euskal Herriko musikari ezagun pila batek. Gure filosofia letran, musikan eta egiteko moduan txertatu zen: pertsona ezberdin pila, batzuk aurretik elkarrekin jardunak, besteak ez, eta denak batera”.
MEREZIMENDUZKO SARIA
Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Komunitatearen borondatetik sortua, webgune batetik abiatu eta zabaltzea lortu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak 2010etik hona. Profesional eta boluntarioen lana uztartu eta egun, irratia, papereko hamaboskaria eta mugikorretarako aplikazioa ere baditu, baita inoiz bazterrean utzi ez duen komunitateari begirako proiektuak ere.
Iaz abiatutako Aiaraldea Herri Elkargoari forma ematea da horietako bat. “Ez da bakarrik komunikabideak sustatzeko zerbait baizik eta euskarazko komunikazio jarduna eta komunitatea eraikitzeko elkargune bat”, azaldu du Gartzen Garaiok.
Inguruarekiko harreman estu hori komunikazio egitasmoaren izaeran ere nabari da, izan ere, “Aiaraldea eskualde politikoan bost herri bakarrik daude: Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo. Errealitate horrek ez dio erantzuten errealitate soziologikori eta guk Bizkaiko beste lau herri ere sartzen ditugu gure proiektuan: Urduña, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo”
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.