Mendeurrena ospatzen dabil Argia astekaria aurten. Izan ere, 1919an kaputxinoek sortu zuten Zeruko Argia aldizkaritik dator zuzenean gaur egungo Argia. Lerro horri beste bat bildu zitzaion 1980an, kaputxinoek argitalpena bertako langileen esku utzi zutenean; Zeruko-a kendu eta Argia hutsarekin geratu zen, Pizkundeko Argia (1921-1936) astekariaren mantxeta hartuz. Beraz, bi iturri horien batura da egungo Argia.
Iritzi hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Kontua da Argia argitalpen dekanoa dela euskarazko kazetaritzan; mendea betetzera bizirik iritsi den bakarra euskara hutsezko kazetagintzaren historia osoan. Erdarazko hedabideetan, bik bakarrik hartzen diote aurrea inguru honetan: 1903an jaio zen Diario de Navarrak, eta 1910ean El Pueblo Vasco gisa sortu zen El Correo Españolek. Geroagokoak dira El Diario Vasco (1934) eta Sud Ouest (1944).
Damaso Intza kaputxinoari Txilen igaro zuen 32 urteko exilioa ekarri zion Zeruko Argia martxan jartzeak, argitalpena izenak adierazten duen bezain zerutiarra izan arren. Euskarazko lehen egunkaria —Eguna— gerra betean jaio eta garatu zen, 1937ko urtarriletik ekainera bitartean. EAJren eskutik zetorren; gudariek egiten zuten, Bilbon, Euzkadi egunkariaren azpiegituraz baliatuta. Gerrako ekintza militantea izan zen euskarazko lehen egunkaria. Bigarrenak, Euskaldunon Egunkariak (1990-2003), Argian eduki zuen estreinako hazia; amaiera, berriz, Juan del Olmo epaileak zuzendutako sarraski polizial-judizial hartan. Jazarpenaren bilbea agerian.
«Eguna ez zan egunkari normala izan» zioen bertako erredaktore ohi Eusebio Erkiagak mende erdia pasa eta gero, 1990ean. Normala izatea, horixe oraindik ere helburu eta erronka, euskarazko kazetagintzan. Izan ere, euskarazko prentsak ez ditu sekula tentatu diru inbertitzaileak; barruti honetan ez da egon XIX. mendean La Vanguardia bultzatu zuten Godó anaiak bezalako enpresaririk, edo El Pueblo Vascoko Ybarratarrik.
Bestelakoa da euskarazko kazetagintzaren historia ez ezik, gaur egungo errealitatea. Horren adibide hurbilekoena, denboran eta testuinguruan, Berria-ko akziodunen batzarreko informazioan topatu dut: «Soldatak gaurkotzea adostu dute, hamar urtean lehen aldiz. Igo egingo dituzte, nahiz eta oraindik komunikabideetako batez besteko lansarien azpitik egon». (Berria 2019-06-02). Militantziak berdindu beharko du, oraindik, sosetan ez datorrena.
Normaltasun ezak beste ertz asko dauzka. Goizalde Landabasok Korte bat, mesedez liburuan (Alberdania, 2000) aletu zituen lehengaia —edukiak— euskaraz jasotzeko oztopoei zegozkienak. Kazetaria euskal hiztunaren ehizan, mikrofono aurrean irratirako —edo telebistarako— korte bat, behintzat, eman diezaion. Izan ere, «Euskal Herrian dauden gizarte-eragile gehienek erdaraz pentsatu eta ekoizten dituzte euren jardun publikoak». Horrela geratu zen jasota arazoa Euskarazko Kazetaritzaren Lehen Kongresuko ondorioetan, 2004an.
Dena dela, hartzaileetan dauka fronterik zailena euskarazko kazetaritzak. Duela urtebete Siadecok, Elkar Fundazioaren enkarguz, euskal kulturaren kontsumoari buruz egindako inkestan, %21ek soilik aitortu zuen euskarazko prentsa irakurtzen zuela; hau da, bost herritarretatik bakarrak aipatu zituen euskarazko hedabideak. Alarma gorria piztuta dago. Hizkuntza eta kultur politiketan planteamendu eta neurri berri, espezifiko eta erabakiorrak eskatzen ditu.
Argiaren mendeurrenak, orain artean, apenas izan duen oihartzunik erdarazko hedabideetan eta zirkulu ofizialetan. Zerikusirik ez iaz egin ziren Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzako mendeurrenen ospakizunekin. Ez dut parekotasunik egiten erakunde horien eta Argia den proiektu kooperatibo, multimedia eta alternatiboaren artean. Baina Argiak euskarazko kazetaritzan ezarritako mugarri hori, hainbat belaunalditako jendearen obra izan den komunikabidearen mendeurrena kontuan ez hartzea, memoria kolektiboan beste zulo beltz bat irekitzea da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]