Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) ohar irmoa kaleratu dute, informatzeko eskubidearen aurka Gasteizen poliziaren eskutik jazotakoa salatuz.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kazetarien bi erakunde nagusiei babesa eskatu diete ARGIAk eta Hala Bedik, Gasteizen azken egunotan bi kazetarik poliziaren aldetik izan dituzten mehatxuak direla-eta.
Lehenaren kasuan, Udaltzaingoa saiatu zen etxe-kanporatze bati loturiko polizia operazioaren lekukotasun grafikorik hartu ez zezan kazetariak; bigarrenari, berriz, Ertzaintzak telefono mugikorra kendu zion Talka gune okupatu feministaren hutsaraztearen aurkako mobilizazioak grabatzen ari zenean. “Neurri legalak” hartzearekin mehatxatu zituzten poliziek bi kazetariak.
KEEk eta EKEk azaldu dutenez, jadanik eskutan dute bi hedabideek helarazitako ikus-entzunezko materiala. Hala, mehatxu horiek “gogor” salatu dituzte eta “informatzeko eskubidearen aurkako ekintzak” direla adierazi dute.
Elkarteok gogorarazi dute Espainiako Estatuan alarma egoeran egonagatik ere, kazetariek “askatasunez” lan egin dezaketela eta “mugarik gabe mugitu” daitezkeela. Nabarmendu dute horrek bermatzen duela herritarren “informatua egoteko” eskubidea.
Komunikabideen “aurretiazko zentsura” helburu duen agintari zein segurtasun indarren ekintza oro gaitzetsi dute era berean. Eta erakundeei eskatu diete kazetarien “funtzio publikoa” bermatzeko, gizartea informaturik egon dadin, “egiazko, kontrastatutako eta iturri oneko datuekin”.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]
Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]