Argi-lerro batek batuko ditu Katalunia eta Euskal Herria uztailaren 2an, herrien autodeterminazioa aldarrikatzeko

  • Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora, 300 gailurretatik igarota Euskal Herria eta Katalunia batuko dituen argi-lerro baten bidez herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dute Pirinioetako Bidea ekimenean.

Argazkia: Gure Esku

2022ko ekainaren 08an - 18:25

Agerraldia egin du gaur Gure Eskuk Pirinioetako Bidea ekimenaren berri xeheago emateko. Uztailaren 2an 300 gailur baino gehiago argituko dituzte, Gure Eskuk eta ANC eta Kataluniako Mendizaleen Federazioak antolatuta. Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteak dira laguntzaileak.

Euskal Herriko eta Kataluniako gizarte erakundeek elkarlanean antolatutako lehen ekimena dela nabarmendu dute Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramaileek. Epe luzeko elkarlanaren bide hasiera izango dela aurreratu dute, elkartasunetik elkarlanera emandako pausoa.

Pirinioak argiztatuz herrien autodeterminazioaren alde nazioarteko komunitatearen arreta bereganatu nahi dute antolatzaileek. Gure Eskuren aburuz, “lurralde bateko herritarren gehiengoak estatu berri bat sortzea hautatuz gero, posible izan behar da herri borondate demokratiko hori burura eramatea. Demokrazia eta askatasun kontua da”. Mezu hori hedatu eta ikusarazi nahi dute.

Ekimenaren helburua aktibazioa dela nabarmendu dute antolatzaileek. "Gure etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzen dugu", azaldu du Alvarezek. "Uztailaren 2an, euskal herritarrok 120 gailur argiztatuko ditugu, baina argi esan behar dugu gure gailurra ez dagoela Pirinioetan, helburua 'zortzimilako' bat da: herri gogoa berpiztu nahi dugu, burujabetzarako prozesu bat abiatzeko”.

Era berean, ordezkari politikoez kexu agertu da Alvarez: “Nahiago genuke adierazpen gutxiago entzun eta ekintza gutxiago ikusi. Zain dirudite, beste eszenatoki batzuetan zer gertatuko zain, hauteskunde zikloak noiz pasako zain”. Hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarrari burujabetzari buruzko eztabaida berraktibatzeko eskatuko diote ekainaren 22an, “uste dugu gizartea nekatuta dagoela une egokia ez dela entzuteaz. Herri honek hori baino anbizio handiagoa merezi du. Herri honen burujabetza nahia ez da itzali, eta ez dugu uste itzaliko denik”.

Uztailaren 2an 300 gailur inguru argiztatuko dituzte Pirinio osoan, horietako 120 euskal herritarrek. Gailur berdeak eta gorriak bereizi dituzte, irisgarritasunaren arabera. Gailur berde guztiak Euskal Herrian daude eta jende gehienarentzat irisgarriak dira. Herrien arabera banatuta daude gailurrak, eta parte hartzaileek webgunean nongoa den adieraztean gailur bat edo batzuk proposatuko zaizkio, herrikideekin batera joateko. Gailur gorri gehienak, aldiz, Erdialdeko Pirinioan daude eta mendizale trebatuentzat dira egokiak. Izen-emate mugatua izango dute eta gailurren zerrendatik bat hautatutakoan antolatzaileei mezua idatzi behar zaie pirinioetakobidea@gureeskudago.eus posta elektronikora. Izen ematea martxa onean doala aurreratu dute antolatzaileek.

Gailurretara 21:00etarako igo beharko da, eta eguzkia sartzen denetik ilundu arteko denbora tartean izango da ekintza, 21:45etatik 22:30etara, gutxi gorabehera. Hala ere, mendian gora igo nahi ez duenarentzat gunea ere egongo da Jaizkibelgo Guadalupe inguruan, musika eta iluntzea igarotzeko giro aproposarekin.

Catell de Llivian izango da ekitaldi politiko nagusia eta antolatzaileek hartuko dute hitza bertan. Zuzeneko emisioa egingo dute bertatik, eta baita gailurretatik ere. ARGIAn ere ikusgai egongo dira, zuzenean, Pirinioetako argi-lerroa eta ekitaldi politikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Erabakitzeko eskubidea
Jarrera aldatuta, alderdiak mugitu asmoz dator Gure Esku

Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Erabakitzeko eskubideaz erreferenduma antola dezala eskatu dio Gure Eskuk Eusko Legebiltzarrari

Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]


Eguneraketa berriak daude