Haurdunaldiaren lehen hamalau asteetan abortatzeko aukera arautzen duen lege proiektua eztabaidatzen hasi dira Argentinako Senatuan. Diputatuen Ganberak alde egin arren, bozketa estua espero dute Senatuan.
Argentinako Senatuak abenduaren 14 honetan abiatu ditu abortuaren despenalizazioa dakarren lege proiektuari buruzko eztabaidak. Joan den ostiraleran, abenduaren 11an, Diputatuen Ganberak onartutako egitasmoa aurrera doa eta abenduaren 29ko espero da Senatuaren bozketa. Haurdunaldiaren lehen hamalau asteetan abortua legezkoa eta doakoa izango dela dio lege proiektuak. Oroit, gaur egun, abortua ez dela legezkoa Argentinan, bi kasutan izan ezik: bortxaketa bat izan denean eta haurdun dagoenaren bizitza arriskuan dagoenean.
Abenduaren 11an milaka herritar kalera atera ziren diputatuen bozketa ospatzeko:
À l'instant à Buenos Aires, l'Argentine célèbre un grand pas vers la légalisation de l'avortement 💚#AbortoLegalYa pic.twitter.com/TjLlA0fcVx
— uıɔoןɐs ןɐsuıqɐʇ (@nicolasnibat) June 14, 2018
Norma Durango izan da eztabaidaren moderatzailea. Justizia eta Zigor Gaietako eta Osasuneko batzordeetan, hiru funtzionarioek arauaren xehetasunak azaldu zituzten eta ekimenaren aldeko eta kontrako jarrrerak dituzten hainbat esperzialisten azalpenak jaso ostean ekin zioten debateari. Durangoren iritziz, "aldi honetan lege proiektua bozkatzeko aukerak daude", nahiz eta "zalantzatiak oraindik egon". Aldeko diputatuek ez dute itxaropen faltsurik sortu nahi eta 2018ko bozketa ekarri dute gogora: duela bi urte ere onartu zuten abortua legeztatzeko proposamena Diputatuen Ganberan, baina Senatuak atzera bota zuen; 31 senatarik alde bozkatu zuten, eta 38k, aurka. Oraingoan ere bozketa estua espero da.
Abortua legeztatzeko proiektuak hamalaugarren astera arte haurdunaldia etetea ahalbidetzen du, eta, aldi berean, praktika mediko horrekin ados ez dauden profesionalen kontzientzia-eragozpena ahalbidetzen die. Hamalaugarren asteko epea ez da aplikatuko haurdunaldia bortxaketa baten ondorio denean, 13 urtetik beherakoen kasuan edo emakumearen bizia arriskuan dagoenean. 16 urtetik beherakoek abortatzea erabakitzen badute, gurasoen edo tutorearen baimena beharko da. 16 urtetik gorakoek berriz, gaitasun osoa dute beren kabuz baimena eman eta haurdunaldia eteteko. Erakunde pribatu batek ez badu profesionalik haurdunaldia eteteko, beste erakunde batera bideratuko du emakumea, lege proiektuaren arabera.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.