“Arcelor Mittalen aurkako epaia justizia egiteko lehen urratsa da”

  • CCOOko Jesus Uzkudunen aburuz, amiantoaren biktimen artean ageriko biktimak eta isilpeko biktimak daude. Azken horien barruan sartu du Luisa Soraluze, 2011n amiantoz kutsaturik zeuden senarraren arropa garbitzearen ondorioz hil zena. Uzkudunen arabera, askotan fokua langileen gainean jartzen da, “askotan amiantoaren kalteak hauen ingurukoek ere pairatu dituztela ahaztuz”.


2015eko urriaren 28an - 11:37
Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak hainbat elkarretaratze egin izan ditu amiantoak kalteturikoentzat justizia eskatzeko

Luisa Soraluzerena kasu berezia da, Bergarako epaitegi batek  Arcelor Mittal enpresa zigortu baitu haren heriotzagatik. Horri buruz hitz egiteko Info7 irratian izan da Uzkudun, eta gaiaren inguruko hainbat gako eman ditu. Bere esanetan, Bergarako epaitegiaren ebazpena “aurrekaririk gabekoa” da, Euskal Herrian lehen aldia baita justiziak horrelako kasu bat zigortzen duena.

Horren harira, uste du epaia kaltetuaren eta haren senideen aldekoa izateak antzeko egoeran diren familiak auzitara jotzera anima ditzakeela. Bisualizazioaren alorrean oraindik egiteko lan asko dagoela deritzo, salatu diren kasuak ez baitira “inondik inora” guztira eman diren kasuak. “Epai hau justizia egiteko lehen urratsa da”, gaineratu du.

Uzkudunek azaldu duenez, enpresak 1950erako dagoeneko jakitun ziren amiantoak langileen osasunean kalteak eragin zitzakeela, baina inork zigortzen ez zituenez, prebentzio neurriak “bigarren mailan” uzten zituzten. Mutuei dagokienez, CCOOko kidearen arabera hauek lan istripuen aurrean inplikazio handia izan dute, oihartzun handia dutelako eta “kamuflatzen zailak” direlako. Alabaina, bere iritziz gaixotasun profesionalekin bestelako jarrera izan dute: “Lanaren ondoriozko eritasunak ezkutatzen saiatu dira, kasu askotan esanez beste zerbaitek eragindakoak zirela”.

“Epaiak eragina izan lezake enpresen jarreran”

Halaber, Uzkudunen aburuz enpresen jarreran eragin handia izan lezake epaiaren ondorioz Arcelor Mittalek biktimaren senitartekoei kalteordainak ordaindu behar izateak. “Poltsikoa ukitzen zaienean enpresek jarrera aldatu ohi dute. Kasu honetan ere espero dut horrela gertatzea. Azken batean, orain arteko biktima guztiei konpentsazioak ordaindu behar badizkiete, aurrerantzean prebentzioari garrantzi handiagoa emango diote. Oraindik substantzia kantzerigeno ugari erabltzen dira lantegietan, beraz prebentzioa nahitaezkoa da”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-13 | Gedar
Amiantoak eragindako minbiziak gora egin du Europar Batasunean

Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]


Amiantoagatik zigortu dituzte Pasaiako Portua eta Algeposa enpresa taldea

Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.


Amiantoaren biktimentzako funtsa “behingoz” martxan jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]


Amiantoan suspentso

Irailarekin batera badator ikasturte berriaren hasiera eta milaka haur eta nerabek ikastetxeetarako bidea hartuko dute berriz ere, batzuk pozik, beste batzuk ez hainbeste, baina denek euren azterketak eta lezioak motxilan dituztela. Beste hainbeste espero zitekeen euskal... [+]


Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-10 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
“Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da”

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


“CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik”

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Europar Batasunak onartu du ez dagoela amiantoarekiko esposizio-maila segururik

Europar Parlamentuak eta Europako Kontseiluak akordioa lortu dute amiantoaren inguruko araudia aldatzeko. Langileek mineral kantzerijenoarekiko izan dezaketen gehienezko esposizioa hamar bider jaitsiko dute. Europar Batasunaren arabera eraikuntzaren arloan 7 milioi langile daude... [+]


Amiantoagatik gaixotutako langile baten osasun arazoengatik Petronor eta Iberdrola zigortu dituzte

Legazpiko Patricio Echeverria enpresako langile ohi baten alargunari ere pentsioa onartu diote, senarra amiantoak eragindako gaixotasun batengatik hil zela onartuta.


Udal eraikinetatik amiantoa kentzeko eskatuz mozioak aurkeztu ditu sei udalerritan biktimen elkarteak

Euskal Herriko amiantoaren biktimen elkarteak, Asviamiek, mozioa aurkeztu du gai kutsagarri horrek gehien kalteturiko Gipuzkoako eta Bizkaiko sei udalerritan. Egin gabe dagoen eta "beharrezkoa" den lan bat dela dio, "ingurumen-kutsaduragatik amiantoaren biktima... [+]


Eguneraketa berriak daude