Haur eskolako irakaslea: “Bai ados, genero rolez hitz egin behar da, baina haurrak oso txikiak dira eta garai horretan ez dago desberdintasunik, berdin jokatzen dute eta berdin hazten ditugu”.
Helduagoen irakaslea (edo ikastetxeko zuzendaria): “Genero berdintasuna? Homosexualitatea? Oraingoz gure eskolan ez dago horrelako arazorik. Zerbait gertatzen dela sumatzen dugunean helduko diegu gai horiei”.
Ikasle gazte transexualaren irakasleak: “Egia da gaizki tratatzen dutela ikaskide zenbaitek, baina berak ere bere izatea, keinuak, exajeratu egiten ditu, probokatzen ari da”.
Ikastetxeetan ibilitako hezitzaile eta ikerlariek entzundakoak dira. Oilo ipurdia eragin dakiguke eskoletan horrelako irakasleek jarduten dutela irudikatzeak. Lasaiago hartuta ordea, konturatuko gara gure jendartean berdin-berdin gabiltzala: “Emakumeek eta gizonek eskubide berak ditugu, berdintasuna lortu da, uf, ez eman lata gehiago!”.
Ez ditut irakasleak hormaren kontra ipini nahi (haien umeek euskaraz airoso eta asko hitz egitea lortu behar dute, ekolider bihurtu behar dituzte haurrak, lan mundu lehiakorrerako prestatu… zenbat lan…), baina parekidetasunera iristeko bidean, beti heziketa oinarrian ipini da. Haurraren bi gune nagusiak dira familia eta eskola.
Irakasleez ari garela, eskoletan ikerketa lanetan ibili den bati galdetu diot ea Magisteritza Eskolan genero berdintasuna lantzen den. “Batere ez”; erantzuna. Eta nik galdera-hausnarketa: Ikasketetan usaindu ere egiten ez badute, eta irakasle diren ikastetxeak berdintasun egitasmo berezirik ez badu, irakaslearen kontzientzia-esperientzia-gogoaren esku geratzen al da?
Eskoletan ikerketak egiten aritutakoaren azken gogoeta: “Harritu egiten zara irakasleen ahotik entzundakoekin. Ea hurrengo batean gurasoekin lan egitea egokitzen zaidan. Ez dut uste kontu lasaigarriagorik entzungo dugunik”.
Ohartxo bat: Idatzitakoa berriz irakurrita oso ezkorra atera zaidala konturatu naiz. Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko esperientzia honek (Argia, 2299. zbk., 2011-11-20) baikor izateko arrazoiak ematen ditu.
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.
Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]