Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

  • Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten, identifikatzera. Arartekoak ostegun honetan argitaratutako ebazpenean ondorioztatu du “eraikin horretan bizi ziren lagunak identifikatzeko asmoz” egin zuela Poliziak esku hartzea: “Beste neurri batzuetatik bereizita, ez da mesedegarria etxegabetasunaren arazoari osoko erantzuna emateko”.


2025eko urtarrilaren 10ean - 07:00
Udaltzaingoaren auto ugari, Martuteneko Agustindarren eraikinaren kanpoaldean, operazioaren egunean. Irutxuloko Hitza

Martxoko gertakarien aurrean, herriaren defendatzaileak jarduera bat hasi zuen ofizioz, eta “Donostiako Udalari argibide gehiago eskatu zizkion hedabideetan zabaldu zen berri honen gainean”. “Udalak emandako informazioaren arabera, jarduera haren helburua ez zen inor irtenaraztea, baizik eta eraikinean zeuden lagunak identifikatzea”, gaineratu dute.

Arartekoaren ustez, halako jarduerek ez diote behar bezala erantzuten etxerik gabeko pertsonen problematikari: “Egoitza bazterketa larriko egoeran dauden pertsonez egiten ari diren zenbaketek eta azterlanek erakusten dutenez, 2012tik etengabe gehitzen ari da Euskadin etxerik gabe bizi diren pertsonen kopurua, zehazki, Donostian. Beraz, badirudi jarduera isolatu horrek ez diola erantzuten aldez aurretik adostutako plan bati, non kontuan hartzen diren etxegabetasunaren arazoaren dimentsio anitzak. Horregatik, azpimarratu du udalerri horretarako osoko plan bat behar dela, eta koordinazio handiagoa —barnekoa nahiz kanpokoa— administrazioen eta inplikatutako eragileen artean”.

Auzo elkartea, irtenbide bila
"Errudun bakartzat ‘okupak’ hartzea eta eskaera bakarra segurtasun gehiago’ izatea akatsa da gure ustez, horrek gorrotoa sortzen baitu".
Martuteneko auzo elkartea

Agustindarren eraikineko egoera ez da berria, izan ere, urteak daramatza erabilerarik gabe eta kale egoeran dauden pertsonek okupatuta. Era berean, sarritan, bizikidetza arazoak sortu dira auzoan, eta eraikinetik pasatu diren pertsona guztiak kriminalizatu eta jarri dira jomugan, hainbat sektoretatik.

Auzo elkarteak, aldiz, urteak daramatza irtenbide integralak eskatzen: “Martuteneko bizilagunek hamar urte baino gehiago daramate konponbideak eskatzen. Ekuazio horretan, errudun bakartzat hartzen baditugu ‘okupak’ eta eskaera bakarra bada ‘segurtasun gehiago’, guk uste dugu akatsa dela, horrek gorrotoa sortzen baitu, eta Martutenek daukan arazoa ez da konponduko soilik atxiloketak eta sarekada polizialak egiten”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eguneraketa berriak daude