Egiari Zor fundazioak salatu du “tratu desberdina” jasotzen dutela torturaren biktimek beste biktima batzuekin alderatuta. Halaber, nabarmendu du izapidetze-prozesuan arazoak eta atzerapenak daudela.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ararteko Manu Lezertuak neurriak hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, 12/2016 Legearen arabera biktima estatusa aitortzeko eskaeren ebazpena arintzeko. Lezertuak adierazi du eskaera horiek oso motel ebazten direla, eta eskaera egiten dutenek haien burua baztertuta ikusten dutela.
Motibazio politikoko biktimen legearen batzordeburu Juana Balmasedak eskaera babestu du Eusko Legebiltzarrean: “Eusko Jaurlaritzari eskatzen diot bere esku dauden bitarteko guztiak jartzea, ez dadin luzatu biktimen aitortza 2030era arte”.
Duela hilabete batzuk Egiari Zor fundazioko ordezkariak Arartekoarekin bildu ziren, eta adierazi zuten “kezkatuta” zeudela torturaren biktimek beste biktima batzuekin alderatuta jasotako “tratu desberdinarekin”. Batez ere izapidetze-prozesuko arazoak eta atzerapenak nabarmendu zituzten. Halaber, adierazi zuten biktimak aitortu eta erreparatzea helburu duen 2016ko Legea ez dela “beharrezko arauekin” osatu. Arartekoak jakinarazi du legea aplikatzeko eskatu diela Jaurlaritzako arduradunei, eta kezkatuta agertu da biktimei errekonozimendua eskatzeko prozesua atzeratu delako, atzerapen horrek zuzenean eragiten baitie biktimei.
EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.
2023ko irailean, jatorri senegaldarreko hiru pertsonari Gasteizko gaueko aisialdirako lokal batera sarrera ukatu zieten. Diskriminazioa jasan zutenak eta lokaleko jabea Arartekoaren egoitzan bildu dira, eta akordio batera iritsi dira.
Arartekoak jakinarazi du EAEko erakundeek betetzen dituztela, oro har, herritarren segurtasunerako bideozaintzako arauzko eskakizunak. Dena den, zenbait gomendio mahaigaineratu ditu bideozaintzaren kudeaketa hobetzeko.
Arartekoak “praxi okerra” antzeman du, eta biktimekin aritzen diren ertzainei "enpatiaz" jokatzeko neurriak eskatu dizkie, indarkeria matxista kasuetan bereziki.
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean izan da Noelia Da Costa EHUko ikaslea, bere kasua kontatzen: garun-paralisia du eta laguntzailea behar du, Arartekoak ere arrazoia eman dio, baina ikasturte osoa egingo du laguntzailerik gabe. Hori bai, EAJko parlamentariak batzordean... [+]
Arartekoak arrazoia eman dio Noelia Da Costa ikasleari: EHUk laguntzailea jarri beharko lioke, gasteiztarrak garun paralisia duelako eta unibertsitatean laguntza behar duelako komunera joan, berokia erantzi edota ordenagailua mahaian jartzeko. Arartekoaren ebazpena martxo... [+]
Zaballako preso bat Gasteizko Ospitalean hil ondotik, heriotza argitzeko babesa eskatu zion 2020an Salhaketa-Arabak Arartekoari. Azken horrek abenduan jakinarazi die kasuaren gaineko ikerketa artxibatu egin dela, eta Segurtasun Sailak ez diola eman ikerketaren eduki guztia... [+]
Bigarren aldiz jarraian Manu Lezertua Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko izango da, Eusko Legebiltzarreko kideen gehiengo zabal baten babesa jaso ondoren. Lehen aldia da Ararteko batek karguan errepikatzen duena.
Bizkaiko Foru Aldundiak hilabetean 15.978 euro ordaintzea eskatu dio emakumea bati. Kasua ezagutu ostean, Arartekoak Aldundiari eskatu dio Diru-Bilketa Erregelamendua moldatzeko, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek zorrari aurre egin ahal diezaioten.
Adinekoen egoitzen, eguneko unitateen eta etxez-etxeko laguntza zerbitzuen inguruan informazioa biltzen duen idazki bat banatu du Pentsiodunen Mugimenduak.
Nafarroako Arartekoak ere aurkeztu du 2019ko txostena. Jasotako kexa gehienak lotuta daude funtzio publikoarekin eta hezkuntzarekin.
EAEko Arartekoak adierazpena argitaratu du Hondarribiko Alarde tradizionalean parte hartzen duten gazte batzuek astelehen honetan publiko egin duten adierazpenari buruz. "Pozik" agertu da Manu Lezertua urrats horrekin, "argi eta garbi erakusten baitu gizartea... [+]
Udazkenerako iragarri du protokoloa EAEko Arartekoak, Eusko Legebiltzarrean 2018ko txostena aurkezteko egin duen agerraldian: helburua, administrazioen erantzuna koordinatzea haurren kontrako sexu gehiegikeri kasuak prebenitu, antzeman, biktimak artatu, erasotzaileak zigortu eta... [+]
Joan den ekainean 8.916 sinadura aurkeztu zituen Satorralaiak mugimenduak, besteak beste Donostiako metro pasantearen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak izan beharreko partaidetzaz herri galdeketa egin zedila eskatuz. Aldundiak ezezkoa eman zion eskaerari. Orain, ezezko hura... [+]