Abiadura Handiko Trena “estrategikoa” dela berretsi du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak. Gobernuko bazkide den PSE-EEko lehendakari Idoia Mendiak ere ekonomia suspertzeko garrantzitsu ikusi du, “baina” garai hauetan dirua “gaizki pasatzen ari direnengana” iristea ere derrigorrezkotzat dauka.
Euskal “Y” delakoaren obrak kasik etenik gabe ari dira martxan zati ugaritan, COVID-19ak sorturiko arriskuagatik beste enpresa askok itxi egin duten bitartean. Eusko Jaurlaritzak lehen lerroan jarri ditu berriz ere AHTko obrak, eta Espainiako Gobernuko lehendakari-orde Teresa Riberarekin biltzeko Arantxa Tapia izango da ordezkaria.
Koronabirusari aurre egiteko konfinamendutik nola atera hitz egingo dute bilera horretan, baina hori bakarrik ez, Tapiak Onda Vasca irratian beste behin adierazi du Urkulluren exekutiboarentzat Abiadura Handiko Trena eraikitzea “lehentasunezkoa” dela, Europak ere “estrategikotzat” duelako, agerian utziz deseskalada-ren eta aurrekontuen negoziazioetan funtsezko gaia izan litekeela.
Horri buruz galdetu diote Idoia Mendiari Euskadi Irratian. PSE-EEren lehendakariaren esanetan AHT “gure herriaren lehiakortasunerako ona da”, eta sektore ekonomikorako ere bai, “obra publikoa mugitzen” duelako. Baina ondoren nabardura egin du: “Lehentasunak jarri behar dira aurrekontuetan, eta dirua atera behar da txarto pasatzen ari direnei laguntzeko, baita osasun sistema indartzeko ere”, adierazi du, eta honakoa gaineratu: “Behar berriak sortu dira COVID-19aren krisiarekin”.
Hain justu, Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduak eskaera bateratua egin du berrikitan, obra horietan gastatuko den dirua osasungintzan inbertitzeko, eta ez “alferrikako azpiegituretan”.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]