Hondeamakinak natur parkean lanean hasi direla salatu dute eta mobilizazioak antolatu dituzte. “Artzaintzaren ofizio zaharrean bizi-kalitatea bermatzeko badira aztertu ez diren alternatibak”, diote.
Enirio-Aralar Manomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak mendizerran barrena 4,4 kilometroko pista egiteko proiektuak berehalako oposizioa izan du mendizale eta ekologistengandik. Instituzio hauen asmoa da Aralarren aritzen diren artzainek txaboletara irismen hobea izan dezatela azpiegitura horren bidez –zenbaitek kilometro ugari egin behar izaten dute haietara ailegatzeko–. Ekainean argitaratu zuten ingurumen-inpaktu azterketa eta hondeamakinak lanean ikusi dira egunotan.
Mankomunitateak batzarra egin zuen asteazken arratsaldean eta erabaki du pista txabola guztietara eramatea, 1.120 metrora dagoen Saltarriraino –orain arte Goroskintxura dauden 1,5 kilometroak baino ez zeuden onartuta–. Nolanahi ere, bozketan ez da adostasunik izan eta 15 ordezkaritik bostek kontrako botoa eman dute eta beste bat abstenitu egin da.
Landarlan natur taldeak salatu duenez ingurumen-inpaktu azterketak ez ditu betetzen lege-eskakizun ugari eta proiektuak kalte larriak ekarriko ditu Aralargo paisaian, lurzoruan eta faunan: “Aralar zeharo artifizialduko dute, lehendik oso urbanizatuta dagoen lurralde batean”.
Pistak 3 metro zabal izango ditu eta Aralar osoa zeharkatuko du: “Zenbait zatitan 96 metro luze eta 5 metro garaierako harri-lubetak egingo dituzte” azaldu du proiektuaren kontra dagoen Naturkon Gipuzkoako natur elkarteen koordinadorak.
Aranzadi 2002an: “Artzaintzak Aralar urbanizatuko du”
Ekologisten aburuz badaude alternatibak artzainen jarduna eta “bizi-kalitatea bermatzeko”, hala nola txabolak tokiz aldatzea, beldar-kate bidezko garraioa, airetik egindakoa… Hori baieztatzeko Aranzadi Zientzia Elkarteak 2002an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen proposamenean oinarritu dira.
Aralarren pistak eraikitzeko egitasmoa ez da herenegungoa. 2002an ere eztabaida bera zebilen, bai kalean eta baita Legebiltzarrean ere. Aranzadik etxe horretan azaldu zuenez (pdf) nazioarteko araudietan gomendatzen da natur parkeetan kilometro koadroko 0,6 kilometro pista egotea, eta Aralarren 1,1 kilometro daude: “Artzaintzarekiko oso sentsibilizaturik gaude, indusketak egin eta bere sorrera ere ikertu dugu. Eta, aldiz, iritsi gara maila batera artzaintzak Aralar urbanizatuko duena, natur parkea, eta orain arte ezagutzen genuen oreka hautsiko du”.
Aralarren Saltarrira arte pista eraikitzen hasteak berriz mugiarazi ditu natur zaleak. Landarlanek deituta hamarnaka lagun bildu ziren asteazkenean Ordizian pistaren proiektuaren kontra eta urriaren 23an ibilaldia antolatu du Aralarrera, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek lagunduta. Ordiziako Mendizaleak, Usurbilgo Andatza, Donostiako Bidebieta eta beste hainbat elkarteren babesa ere badu deialdi honek.
Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]
Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]
Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.
Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]
Ttiki-ttikitatik izan dut artzain izateko ametsa. Aurten nire barruari kasu eginez ardiak erosi ditut. Soldata duin bat emanen balu, bukatuko lirateke bai nire Iruñera lanerako egiten ditudan joan etorriak. Afizioak ofizioa emanen ote du noizbait?
Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15... [+]
Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan. Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala... [+]
Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen, azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza... [+]
Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren... [+]
Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke... [+]
Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste... [+]
Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.
Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko... [+]