Aralarren pista egiten ari diren makinen sabotajea salatu du, baita natur parkean "orain baino lehen" izandako beste batzuk ere, "mankomunitateak publikoki salatu ez dituenak".
Landarlan Ingurumen Elkarteak Aralar Natur Parkeko Goroskintxuko txabolaraino pista lanak egiten ari diren makinen aurkako sabotajeak salatu ditu, eta era berean elkarteak bultzatzen dituen ekintzak «guztiz baketsuak» direla adierazi du, «norbanakoak eta ondasunak kaltetu gabe eta beti ere, ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena sortuz». Landarlanetik ere «orain baino lehen, Enirio-Aralarreko eremuan izandako beste sabotajeak» salatu dituzte, «mankomunitateak publikoki salatu ez dituenak». Horrela, ingurumen elkarteak ondorengoak aipatu ditu: «Azken udaran Ataundik Aralar Parkera doan pistako langa bere lekutik atera eta bidea libre uztea, lehendik ere Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketarako itxiturak kaltetzea, mendian erreketak egitea…». Bestetik, Saltarriko leizeko hondakinak mankomunitateak garbitzea eskatu du eta «beste leizeak ere ikertu eta behar baldin bada garbitzea» ere.
Bide batez, Landarlanek berriro azaldu du Goroskintxura egiten ari diren pistako lanak «legez kanpokoak» direla, «Aralar Natur Parkearen araudiaren aurkakoak direlako, horrek debekatzen dituelako, lurzorua eraldatu dezaketen lan guztiak, landaketak eta sarbideak iraunarazteko lanak salbu, azpiegituren plangintza egin arte eta plangintza hori ez da egin».
Enirio-Aralar mankomunitateko 2003ko egitamuak sektore ezberdinen ikuspegia kontuan hartzeko aholkatzen zuela adierazi du, eta hori ere ez dela egin dio: «Soilik abeltzain sektorearena kontuan hartu da, dagoeneko laguntza ekonomiko publikoak jasotzen dituena».
Azkenik, ingurumen elkartetik gogora ekarri dute Goroskintxuko pista «Aralar erdian den Saltarriko abereen itxiturarainoko pista proiektuaren zatia» dela, eta horren ingurumen inpaktuko azterketa bertan behera uzteko eskaera egin diotela Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiari eta Ingurumen diputatuari.
Albiste hau Tolosadeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]
Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]
Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.
Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]
Ttiki-ttikitatik izan dut artzain izateko ametsa. Aurten nire barruari kasu eginez ardiak erosi ditut. Soldata duin bat emanen balu, bukatuko lirateke bai nire Iruñera lanerako egiten ditudan joan etorriak. Afizioak ofizioa emanen ote du noizbait?
Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15... [+]
Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan. Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala... [+]
Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen, azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza... [+]
Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren... [+]
Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke... [+]
Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste... [+]
Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.
Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko... [+]