Eguzki talde ekologistak eta Landarlan elkarteak salatu dutenez, Enirio-Aralarko barrutian 4 kilometro pasako pistaren auziagatik inputaturik dauden Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensioren aurkako aurre-eginbide judiziala babestu ordez, "nahiago izan du berean tematu eta Eguzkik eta Landarlanek natura defendatzeko eta ingurumen-justizia eskatzeko dituzten eskubideak oztopatzen eta eragozten saiatu".
Hedabideetara igorritako prentsa-oharrean, herri-akusazio bilakatu diren bi elkarteok diote Ariztimuño (Mendietako zuzendari eta parke naturalen arduradun nagusia) eta Asensio (Obra Hidraulikoetako egungo zuzendari eta Ingurumen zuzendari izandakoa), ingurumenaren eta natur eremu babestuen zaintza egin behar zutenak izanik, "interes orokorra" bermatu beharko luketela, "baina ez omen da horrela izan eta lurralde-antolaketaren aurkako ustezko delitu batengatik inputatuak daude, Enirio-Aralarko barruti babestuan 4 km pasako pista bat baimendu eta sustatzeagatik".
Salatu dutenez, ordea, "balizko okerra onartu ordez", Gipuzkoako Diputazioak "nahiago izan du berean tematu eta bi elkarteok natura defendatzeko eta ingurumen-justizia eskatzeko dituzten eskubideak oztopatzen eta eragozten saiatu": "Adituei hoberik bururatu ez zaienez, epaitegian uko eginarazteko 20.000 euroko fidantza bat jartzeko eskatu eta ordaindu bitartean guri parte hartzen ez uzteko eskatu zioten epaileari. Epaile instruktoreak ordea astakeriatzat jo zuen, eta balizko gastuei aurre egiteko moduko 4.000 euroko fidantza ezarri zigun. Baina kopuru horri aurre egiteko gai izango ote ginen kezkarekin eta, dirudienez, Foru Aldundiak defentsa gastu altuak dituenez, hain gutxirekin ez konformatzeko erantzun dio epaileari eta fidantza 10.000 eurora igotzeko behintzat, ea horrela gizarte-akusazioa uxatzea lortzen duten".
Diputazioaren jarrera ez ezik, ENBA, EHNE-Gipuzkoa, GEBE edo Baskegur bezalako erakundeen jarduna ere kritikatu dute Eguzkik eta Landarlanek: "Lehen sektoreko talde tradizionalista hauei ametitu nahi ez dutena berriro ere gogorarazi beharko zaie. Enirio-Aralar herri-mendi bat dela, babestua gainera, eta bertan ez dagoela nolanahi jarduterik, eta indarrean dagoen ingurumen arautegiak interes publikoa babesten duela eta edozein interes pribaturen aurretik dagoela".
Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]
Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]
Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.
Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]
Ttiki-ttikitatik izan dut artzain izateko ametsa. Aurten nire barruari kasu eginez ardiak erosi ditut. Soldata duin bat emanen balu, bukatuko lirateke bai nire Iruñera lanerako egiten ditudan joan etorriak. Afizioak ofizioa emanen ote du noizbait?
Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15... [+]
Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan. Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala... [+]
Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen, azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza... [+]
Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren... [+]
Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke... [+]
Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste... [+]
Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.
Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko... [+]
Aralarko Parke Naturalean mendi-bideak eraikitzeko proiektua onartu zuen Enirio-Aralar Mankomunitateak pasa den urrian, eta erabakiak eztabaida handia piztu du. Oraingoan Naturkonek, Gipuzkoako talde ekologisten koordinadorak, kontzentraziora deitu ditu herritarrak... [+]