Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa diote.
Aralar Natur Parkeko pistek desadostasun handiak sortu dituzte azken urteetan, eta gaia epaitegietara eramana dute Eguzki Erakunde Ekologista eta Antinuklearrak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak. Orain, pista horien aurka jarritako salaketa, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiak behin-behinean artxibatzea agindu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa. «Intzansao eta Goroskintxu arteko saroitik txaboletarako sarbideak antolatzeko eta zaharberritzeko» proiektuan egindako lanak direla argitu dute, eta «inguruko artzainen baldintzak hobetzea helburutzat» dutela. Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak autoak departamentuak joan den legealdian egindako jarduerak «legezko baldintza guztiak bete zituela» dio, eta naturaguneak babesteko indarrean dauden «arau guztiak errespetatu zituela».
Autoak dioena kontuan izanda, hartutako erabakiak ezin direla arbitrariotzat jo dio Larrañagak, eta proiektua onartzeko prozedura «indarrean zegoen legedira» egokitu zela esan du. «Ingurumena zaintzeko plan batekin batera egin zen beti», gaineratu du. Era berean, gogorarazi du Enirio-Aralar Mankomunitatean, «onartu aurretik, batzar nagusi ugari egin ziren», eta hainbat kontsulta egin zitzaizkiela «sozietate ekologistei». Horrez gain, «azalpen ugari eman ziren iritzi publikoaren aurrean».
Epaitegiak autoan berretsi duenez, Aralarko Natura Baliabideen Antolamendurako Planak «bide jakin batzuk egiteko aukera ematen du». Beti ere, foru aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak baimentzen baditu. Larrañagak azpimarratu du pistak «giltzarriak» direla Aralar inguruan bizi diren eta lan egiten duten pertsonen baldintzak duintzeko, «horien bidez irtenbide bat ematen baitzaie lehendik zituzten irisgarritasun zailtasun handiei».
Bukatzeko, justiziak Arantxa Ariztimuño zuzendariaren «kudeaketa ona eta zuzentasuna» babestu dituela adierazi du diputatuak, eta «tamalgarria» dela «modu demokratikoan hartutako erabakiak nola judizializatu eta helburu politiko gisa erabili diren».
Gipuzkoako Enba nekazarien sindikatuak poza azaldu du emandako autoaren aurrean. Aralarko pistaren aurkako salaketa artxibatzea erabaki dutela-eta, gainontzeko salaketak kentzeko eskatu die Landarlan eta Eguzki taldeei: «Abeltzainentzat lan eta bizi baldintzak duintzeko erabakiak epaitegi bitartez ez oztopatu, eta Eniriotik Igaratzarako bidea egokitzeko lanen aurkako salaketa berehala kendu».
BESTE ALDEAN
Salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, diote, artxibo hori ez dela behin betikoa; «errekurtsoa sartu dugu, orain arte ebatzi ez denean»», argitu dute. Horrez gain, azpimarra jarri dute: «Bigarren pista, Eniriotik Doniturrieta Igaratzara eraikitakoak, epaitegiko bidean jarraitzen du».
2016ko udazkenean salatutako pista erdiraino eraiki zela esan dute salaketa jarria dutenek, «hiru txaboletarako da, eta gainerakoak, hau da, eraiki gabeak, bi txabola gehiagotara iritsi nahi du». Pista horiekin, horrez gain, «ibilgailu motordunak errazago sartu ahal izango dira, goiko larreetara, Saltarri larre eremu batean amaitu arte», argitu dute.
Han ez dagoela artzain-txabolarik adierazi dute, «bai aldiz behi eta behorrentzako harrapalekua». «Artzainei ez, baino ganaduzaleei zerbitzua emateko» dela nabarmendu dute, eta horietatik gehienak ez direla profesionalak, «aisialdiko abeltzaintzarekin lotutako pertsonak baizik».
2016. urtean pista berri hori eraiki izana salatu zuten Ingurumen Fiskaltzan; prozesu judizialean, oraindik ere delitu ekologikoaren zantzuak daudela adierazi du berorrek», esan dute. Horregatik, deigarria egin zaie, «behin-behineko artxiboa gertatzea», Ministerio Fiskalak adierazitako «delitu-zantzuak alde batera utzita».
«Guk delitu ekologikoa izan dela baloratzen jarraitzen dugu», adierazi dute. «Aralarko Parke Naturalean indarrean dagoen araudia betearazteko ardura duen erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez baitu errespetatu». Horrela, «ibilgailu-trafikorako pistak eraikitzea sustatu du, parke naturalean bide berriak eraiki ezin direnean».
Halaber, Enirio-Aralarko Mankomunitateak, «aurreko legegintzaldian pista hori parke naturalaren araudiaren aurka egitea» onartu zuela esan dute. Izan ere, «pista horren %80 Mendi Babesleko Zona batean proiektatu zen, eta bertan zuhaiztiak egotea gomendatzen da», diote elkarteek.
Horren ondorioz, araudiak besteak beste, «artzaintza mugatzea» ezartzen duela ekarri dute gogora, eta «hori ez zen aurreko legegintzaldian egin». Mankomunitateak berak onetsitako ordenantza bete gabe geratu zela salatu dute. Azkenik, mendia eta haien kudeaketa arduratsua, eta ingurumena babesten eta haien alde lanean jarraituko dutela esan dute.
Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]
Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.
Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]
Ttiki-ttikitatik izan dut artzain izateko ametsa. Aurten nire barruari kasu eginez ardiak erosi ditut. Soldata duin bat emanen balu, bukatuko lirateke bai nire Iruñera lanerako egiten ditudan joan etorriak. Afizioak ofizioa emanen ote du noizbait?
Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15... [+]
Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan. Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala... [+]
Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen, azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza... [+]
Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren... [+]
Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke... [+]
Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste... [+]
Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.
Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko... [+]
Aralarko Parke Naturalean mendi-bideak eraikitzeko proiektua onartu zuen Enirio-Aralar Mankomunitateak pasa den urrian, eta erabakiak eztabaida handia piztu du. Oraingoan Naturkonek, Gipuzkoako talde ekologisten koordinadorak, kontzentraziora deitu ditu herritarrak... [+]