Aralarko glaziar bailara ezagutzera emateko liburua eta eskuorria aurkeztu dituzte

  • Aralarko Arritzagako glaziar bailara erakusteko mahai panoramikoa jarri du Amezketako Udalak, San Martin auzoan, eta ibilbide geologikoa eta informazioa dituen eskuorria atera du. Eskuorriko informazioa eta ibilbidea euskarri digitalean ere jarri ditu. Horrez gain, Asier Hilario tolosar geologoak idatzi duen Geodibertsitatea, gure lurraldearen memoria ezkutua liburua aurkeztu dute. 


2020ko ekainaren 19an - 06:02
(Argazkia: Tolosaldeko Ataria)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Herriko geodibertsitatea balorean jarri nahi izan dute, gaur, Amezketako San Martinen egin den aurkezpenean. Amezketako Udalak, Arritzagako glaziar bailara erakusteko sortu dituen baliabideak edozeinen eskura jarri ditu. San Martinen bertan mahai panoramikoa jarri dute, eta udaletxean eta turismo bulegoetan banatuko dituzte ibilbide geologikoa egiteko eskuorriak. Informazio guztia eta ibilbidea mugikor bidez -qr kode bidez-, eskuratzeko aukera dago.

Asier Hilario geologo tolosarraren lana izan da, eta horrez gain, bi urte luzeko lana izan den Geodibertsitatea, gure lurraldearen memoria ezkutua liburua aurkeztu du. Euskal Herriko geologiako interesdunen inbentarioa egina duela Eusko Jaurlaritzak adierazi du: "EAE guztian 150 leku atera ziren, eta horietatik lau Arritzagako bailaran daude. Arritzaga bada puntu bero bat, Euskal Herriko geologian". 

Jurasiko garaiko arrokak inon baino hobeto ikus daitezkeela argitu du, eta aldi berean Aralarko arkitektura nolakoa den ulertu daitekeela.  "Aralar nola altxatu zen ikusi daiteke itsaso azpitik". Eta nabarmendu du Arritzagako bailara, Euskal Herrian dagoen bailara glaziar bakarra dela. 

"Duela 40.000 urte bost kilometro luzera zituen eta 80 metroko lodiera zuen izotz glaziar bat egon zen hemen", kontatu du, eta jarri duten panelean, "lau klabe jarri ditugu Aralar nolakoa den ulertzeko, nola sortu zen, nondik datorren hainbeste ur...".  Minetako lanaz gain, abeltzaintza eta artzantza ere aspaldiko ofizioak direla Aralarren esan du. 

Ibilbidea ere prestatu dute San Martindik hasi Pardelus iturriraino joan etorria egiteko, eta ibilbidean zazpi interes gune markatu dituzte. Gertuko turismoa ahoz aho dabilen garaia hauetan, "Arritzagako bailara paisaia aldetik ikaragarri polita izateaz gain, modu ezberdin batean bisitatzeko aukera ematen digu", gaineratu du Hilariok. 

Asier Hilarioren labetik atera berria den liburua Elkar liburu dendetan erosi daiteke, eta proiektu honen barruan gauzatu da. "Orain arte ez da inoiz egin honelako liburu dibulgatzaile bat", dio egileak. Jende askok galdetu izan dio Euskal Herriko geologia erraz ulertzeko libururik ba ote den, "mendiak eta paisaia beste modu batean" ulertu ahal izateko.  Liburu honen helburua horixe dela azpimarratu du: "Euskal Herriko paisaien atzean dagoen 400 milioi urtetako historia zein den kontatzea. Nola horrek baldintzatzen duen gure paisaia, eta horrek ere nola baldintzatzen dituen beste gauza guztiak. Hau da, ekologia, ekosistema, ematen dizkigun zerbitzuak, ematen digun ura, klima, lurrak... Eta lurrak baldintzatzen du landaretza edota baserritarren aktibitatea. Baserrien kokapena...".

Liburu irakurterraza egin du, eta argazki onekin osatua dago: "Liburua egitea asko kosta da, eta zailena laburbiltzea izan da eta hizkuntza erraz batean jartzea", aitortu du Hilariok. 

Udaleko Turismoa zinegotzia den Mikel Arteagak, Arritzaga bailaran gidatutako txangoak ere antolatuko dituztela aurreratu du. "Ekainean egin nahi genuen, baina eguraldi ona nahi dugu eta atzeratu egin da". Bi irteera antolatuko dira Asier Hilario geologoak berak gidatuta. Lehena herritarrentzat izango da, eta bigarren irteera irekia izango da. San Martindik abiatu eta Pardeluseraino irteera izango da. Arteagak herritarrak animatu nahi ditu parte hartzera, eta betidanik ezagutu duten Arritzaga, "Asierren azalpenekin ezagutzea oso interesgarria" izango delako.

Proiektua Amezketako Udalak sustatu du, baina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagundu du, eta Asier Hilariok gauzatu du.

Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaria den Aitor Zuluetak azpimarratu du, hasieratik ikusi zutela "proiektua interesgarria" zela. Helburua "publiko orokorraren artean " zabaltzea dutela dio, eta "ez adituen artean bakarrik". Euskal Herriko geodibertsitatea biltzen duen liburua "urte askotarako balio duen liburua da", adierazi du. Historia ulertzeko baliagarria dena, "nondik gatozen eta norantza goazen jakiteko".

Turismorako egokia den parajeak ezagutzera eman nahi dituzte, eta Zulueta ziur da, "jende asko harrituta geratuko da harana glaziar batek egina dela ikustean, eta benetan Txindokiren aldamenean altxor handi bat dago".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Korrika egiten duen hegalaria

Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren  itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.


Erle beltza mehatxupean

Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.

Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko B. Otamendik hitzaldi hartan esan ziren ideia... [+]

Eguneraketa berriak daude