Aragoik uko egin dio Pirinioetako hiru eski estazio lotzeko proiektuari

  • Huescako Pirinioetan dauden Astun, Formigal eta Candanchú eski-estazioak telekabina handi batez lotu nahi ditu –lehenbiziko biak Roya Harana (Canal Roya) zeharkatuta– Aragoiko Gobernuak, baina proiektuaren sustatzaileetako bat den Huescako Diputazioak Formigal-Astun loturari uko egitea erabaki du, ez proiektua begi onez ikusten ez duelako, baizik eta Europar Batasuneko Next Generation laguntzak jaso ahal izateko epeak betetzerik ez duelako.


2023ko maiatzaren 18an - 08:25
Azken eguneraketa: 2023-05-22 12:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Horregatik irakurri dugu hainbat hedabidetan "oraingoz" utzi dutela proiektua bertan behera. "Ikusteke dago hilaren 29tik [udal eta diputaziorako hauteskundeen biharamunetik] aurrera zer gertatuko den", dio Paco Iturbek, eragingo lituzkeen ingurumen kalteengatik proiektuaren aurka egin duen Salvemos Canal Roya (Salba dezagun Roya Harana) plataformako kideak, El Salto-k plazaratutako erreportajean irakurri daitekeenez.

Eskiaren promotoreek zortzi kilometroko telekabina berria eraiki nahi dute Roya Haran enblematikoaren gainean, horretarako Next Generation funtsetatik 26 milioi euro gastatuz. Orotara 33  milioi euro jasoko lituzke Diputazioak, zer eta jasangarritasunari lotutako azpiegiturak bultzatzeko. Diru-partida horren puskarik handiena hartu behar zuen Roya Harana zeharkatuko lukeen telekabinak: 37 dorre erraldoi, errepide berriak, aparkalekuak... Orain, Huescako Diputazioko presidente Miguel Graciak (PSOE) eskatu du diru hori bideratua izateko beste proiektu batzuetara.

Aurkako ahotsak

Aragoiko Gobernuak iragarritako mega-proiektuak, Formigal-Astun loturak bereziki, haserrea eragin du ez soilik eragile ekologisten artean; besteak beste, Sabiñanigo eta Jacako udal batzarrek ere haren aurka egin dute, horrelakoetan ohikoa den moduan, alderdi politikoen, Gobernu-Diputazio-Udalen eta enpresarien arteko botere-harremanak azaleratuz.

Aragoiko Gobernuko presidente Javier Lambán-ek (PSOE), Diputazioak diru-partidari uko egin ostean eta hauteskundeak ate joka direnean, adierazi du mendialdeko jendeak eski estazioak batzeko egitasmoa babesten ez badu "aparkatu" egingo dutela, baina alde agertuz gero "sustatu" egingo dutela. "Ikusiko dugu etorkizunean zer gertatuko den", esan du.

Iturria:  Plataforma en Defensa de las Montañas de Aragón

Salvemos Canal Roya eta Aragoiko Mendien Defentsarako plataformako kide Paco Iturberen hitzetan, epeena "aitzakia" besterik ez da: "Duela hiru hilabete kalkulatu zuten denbora nahikoa izango zutela eta orain, aldiz, ezetz esaten dute?". Dioenez, funts hauek ez daude pentsatuak mega-proiektuetara bideratzeko, baldintzak diferenteak lirateke interes orokorreko proiektu izendatuko balute, Aragoiko ordezkari politikoek nahi zutena, hain justu. Kontrara, aurkakoek nahi dute zonaldea babestutako espazio izendatzea, mehatxua betiko desagertu dadin, "tartean behin gisa honetako proiektuak mahai-gaineratzen dituztelako". Greenpeace, SEO/Birdlife eta WWF moduko elkarteek ere maiz eskatu dute  Anayet-Partacua Parke Naturala eratzeko.

Greenpeace elkarteko bozeramaile Ricardo Magán-en adierazpenak jaso ditu El País-ek: "Arazoa da Europar Batasunak proiektuak auditatzen dituela dirua jada gastatua denean. Roya Haraneko proiektuari argi berdea eman balitzaio, eta ostean erabaki inbertsioa ez zela egokia, nork itzuliko luke diru hori? Funts publikoak baliatu beharko lirateke". Kasu honetan argi asko zegoen, lagundutako proiektuek ezin dutelako biodibertsitatea kaltetu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Eguneraketa berriak daude