Aragoieraren ortografia bateratua osatu eta onartu dute

  • Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren Osoko Bilkuran onartu zuten apirilaren 3an, eta ostegun honetako Aragoiko Aldizkari Ofizialean publikatu dute. UNESCOren arabera, desagertze arrisku larrian dago hizkuntza.

Gaur egun aragoierak 25.500 hiztun inguru ditu, gehienak Pirinioetako eta Aurrepirinioetako eskualdeetan.

2023ko apirilaren 21ean - 09:44
Azken eguneraketa: 12:16
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aragoierak badu ortografiaren araudi bateratua. Urtebeteko lanaren ondoren, apirilaren 3an onartu zuen Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren Osoko Bilkurak, eta ostegun honetan egin dute publiko Aragoiko Aldizkari Ofizialean. Hizkuntzaren normalizazio prozesuan aurrerapen garrantzitsutzat jo du akademiak, eta adierazi du hizkuntzaren komunitateak urte asko egin dituela horren zain.

Arauak adosteko, 2022ko apirilaren 11n sortu zuten Aragoiko Institutuko Grafia Batzordea, Ánchel Conte idazle eta etnografoa presidenteak eta bederatzi partaidek osatuta. Urtebetean, batzordeko 23 saio bi Osoko Bilkura egin dituzte. Orain arte erabili izan dituzten arau ortografikoak 1980ko hamarkadan Francho Nagore hizkuntzalariak bultzatutakoak izan dira. 

Gaur egun aragoierak 25.500 hiztun inguru ditu, gehienak Pirinioetako eta Aurrepirinioetako eskualdeetan: Jazetanian, Gallego Garaian, Somontano de Barbastron, Sobrarben, Ribagorzan eta Plana de Uescan. Ez da hizkuntza ofiziala, nahiz eta zenbait tresna legalek berezko hizkuntza gisa aitortzen duten, esaterako Autonomia Estatutuak edo Aragoiko Hizkuntzen Legeak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: aragoiera
Pirinioetako aragoieraren webgunea martxan da

Alto Galligo eskualdeko hizkuntzari buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dute www.aragonesaltogalligo.com webgunean. UNESCOk desagertzeko zorian dagoen hizkuntza gutxitu gisa katalogatu du aragoiera eta hura berreskuratzeko ekimenak abian jartzen ari dira tokiko... [+]


Lehen telebista saioa aragoieraz

Eskatu bai, makina bat aldiz eskatu zuten telebista saioa Aragón TV kate publikoan, baina ez zuten lortu halakorik 2018ra arte. Arrakasta izan du lehen denboraldiak eta irailean bigarrena hasiko du aktualitateko gaiak jorratzen dituen Charrín Charrán... [+]


2019-04-10 | ARGIA
Hizkuntza gutxituen aldeko aldarri bateratua egin dute Aragoi, Asturias, Euskal Herria, Galizia eta Herrialde Katalanetako eragileek

Espainiako Estatuan hitz egiten diren hizkuntza gutxituen aldeko eragileek adierazpen bateratua aurkeztu dute asteazken honetan: “Hizkuntza-aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia” izenburupean, asturiera, aragoiera, galiziera, katalana eta euskara hitz... [+]


Eguneraketa berriak daude