Martxan da Jassir Arafat buruzagi palestinarraren autopsia egiteko prozesua. Atzo Suitzako forentse talde bat izan zen Palestinako liderraren mausoleoan errekonozimendu bisita egiten. Rafiq Tirawik, Arafaten heriotza ikertzeko batzordeko kideak esan duenez, autopsia egiteko hedabideak ahalik eta urrunen edukitzen saiatuko dira. Oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko diren autopsia egiten.
Arafat duela zortzi urte hil zen Frantziako erietxe militar batean. Garai hartako medikuen txostenek ez zuten heriotzaren kausa nagusia zein zen esan eta horrek Arafat pozoituta hil zela pentsatzera eraman zituen palestinarrak. Israelek zerikusirik ez duela izan esan du beti.
Joan den uztailean Al Jazeera kateak egindako ikerketa batek, Arafaten barruko arropak aztertu zituen. Arafat pozoituta hil zela argitaratu zuten. Aditu suitzarrek polonio erradioaktiboa topatu zuten buruzagi palestinarraren jantzietan.
Ondoren, gorpua lurpetik atera zuten, Arafaten emaztearen hasierako desadostasuna gaindituta. Aurtengo udan Suha Arafatek berak eraman zuen kasua Frantziako auzitegietara, hilketa izan zela salatuz.
Aditu suitzarrekin batera ikerlari frantziarrak ere arituko dira autopsia egiten. Arafaten heriotzaren zergatiak jakiteak ikusmin handia sortu du, oraindik palestinarren sinbolo garrantzitsuena izaten jarraitzen baitu.
Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz jaio zen Palestinar Aginte Nazionala. Horrela jasota dago Osloko akordioetan, baina errealitatea guztiz bestelakoa da.
Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea
Iasser Arafaten argazkia, bere zapiarekin, Palestina askatzeko borrokaren irudia izan zen urtetan. 1974an Nazio Batuen Asanblada Nagusian egin zuen hitzaldiak aldarrikapen hau munduko txoko guztietara eraman zuen. Esku batean pistola zuen, bestean olibondo adaxka bat.
Yasser Arafat buruzagi palestinarra polonioz pozoituta hil zen haren gorpua aztertu duen forentse talde batek jakitera eman duenez.
Yasser Arafat pozoituta hil zutela pentsatzeko arrazoiak hazi egin dira The Lancet aldizkari medikoak argitaratutako artikulu baten ondorioz.
2004an hil zen urtetan Palestinako buruzagia izandako Yasser Arafat. Zortzi urte geroago, heriotzaren arrazoia zalantzan jarri dute pozoitu ote zuten zurrumurrua zabaldu denetik. Frantziar eta suitzar adituak gaur hasi dira gorpua aztertzen, komunikabideen presentziarik gabe... [+]
Frantziako Justiziak Jassir Arafaten heriotza ikertuko du bere alargunak pasa den uztailean salaketa aurkeztu ondoren.Al Jazeerak argitaratuko ikerketa baten arabera buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Nanterreko Epaitegiko Fiskaltzak hasiko du... [+]
Joan den astean Al Jazeera telebista kateak argitaratu zuenez, Jassir Arafat buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Hasieratik hori pentsatzeko motiboak zeudela dio Uri Avnery idazle eta bake-ekintzaile israeldarrak Counterpunch webgunean idatzitako... [+]
Al Jazeerak Jassir Arafat buruzagi palestinarraren heriotzari buruz egin duen bederatzi hilabeteko ikerketaren emaitzak eman zituen argitara atzo. Arafaten arropetan eta objektuetan ohikoa baino polonio kopuru altuagoak topatu dituzte eta hortik ondoriozta daiteke material... [+]