Zerbait zikina gertatu da Araban, politikari batzuek beren burua arkeologo, filologo batzuek epaile eta zinemazale batzuek zientzialari jotzen dute eta.
Baina historia lurpetik ateratzen lan egiten, lan ona egiten dutenei lohia botatzen diete, besterik ez. A!, eta gainera, epaile batzuek ez dute telebista ikusten.
Euskararen historiak jai dauka, baina garrantzitsuena etorkizuna da, euskara “plazara jalgitzea”. Baina Eliseo Gilek, agian Arabako arkeologorik onenak, ezin itxaron dezake. Berak talde bateko zuzendaria zen eta talde hark euskarazko lehen testuak aurkitu zituen, Donemiliagako Glosak baino 800 urte aurrekoagoak. Sei urte luze daramatza auzipean, 2009ko martxoaz geroztik, grafitoak faltsutzea leporatuz Arabako Foru Aldundiak kereilatuta. Zikintzen dutenek inongo frogarik aurkeztu gabe kondenatuta daukate. Hauek Eliseoren erruduna dela egiaztatu gabe, Eliseok frogatu behar bide du bere errugabetasuna. Benetan Araban badago zerbait zikina.
(2007-2011) Xabier Agirreren, (2011-2015) Javier De Andresen eta (2015- ) Ramiro Gonzalezen Aldundiak, adituarena eginez, Iruña-Veleian aurkitutako grafitoak faltsutzat jo zituen eta Eliseo Gil zuzendari ohia zikindu du. ‘Zientzi Batzorde Aholkulariaren’ txostenetan oinarritu zela esan zuen Aldundiak, baina gezurra da: grafitoak faltsuak zirela ebatzi eta lantaldea bota zuen egunean, 2008ko azaroaren 19an, Aldundira filologo baten txosten bakar bat zegoen sartuta. Beste guztiak geroago iritsi ziren, berandu. Bidenabar, zer da ‘zientzi batzorde’ hori?
Batzorde horretako talde batek txosten bat (aipuak ez dira testuingurutik atera, jatorrizko testuak hementxe ikusten dira) aurkeztu zuen (2008ko abenduaren 3an; beraz, 15 egun berandu). Txosten horretan hauxe baieztatzen du: “aztergai arkeologikoak zuzenean ez berraztertzea erabaki da”. Nola aztertu zituen, bada, belarriz? Hauxe ere dio: “Haitzulo batean kronologia aurinaziense nabari batek estalitako sestra musteriense batean (antza zientifikoa ematen du, ezta?) norbaitek kuartzozko ‘rolex’ bat aurkitu duela norbaitek badiosku”. Eliseo Gil zikindu egiten du, besterik ez, Eliseok inoiz ere ez baitu esan aztarnategi paleolitiko batean ‘rolex’ bat aurkitu duenik, erromatarren garaiko euskal idazkunak dituzten pieza batzuk baizik. ‘Rolex’ horren kontua zientifikoa da? Ez, jauna!, film asko ikusi dutela adierazten du. Hori ez da zientzia, burutazioa baizik, zikintzea.
Batzorde horretako filologo batek txosten bat aurkeztu zuen (2008ko abenduaren 3an; beraz, 15 egun berandu). Txostenean, protoeuskarari buruzko teoriak frogatzat aurkeztu ez ezik, (teoriak, inork ere lehenago ez baitzuen III mendeko euskaraz entzun edo irakurri), Eliseo Gil zikintzen ere jarraitzen du, hauxe dioenean: “harrezkero ez zen zientzi arazoa eta oso mota ezberdineko arazo bihurtu zen: poliziarena eta epaitegiarena”. Zientzi arazoa da, bai horixe! Poliziarena eta epaitegiarena da Aldundiak geroago gogoan hartu eta kereila bat jarri zuelako, faltsutzearen batere frogarik gabe. Eta makila bat froga zeukan mutur aurrean: aurkitutako pieza arkeologiko guztiak! Nahikoa zuen gutxi batzuk atzerriko laboratorio trebatu eta inpartzial batera eramatea. Eta honek, zientziak, idazkunei data jartzen dienean, arazoa kito eta nork bere zertara.
Horretarako, epaileak kasua artxiba dezala, 6 urtebete geldirik daramatza eta. Epaitegiek ez omen dute azkarrago ibiltzeko baliabiderik, baina Futbol-ligaren arazoetan arin-arin egiten dute benetan. Zientziara itzultzen, piezak aztertzen, eta horrela eztabaida konpontzen utz diezaiola. Eta honetaz ari garela, epaileak ez du behin ere telebistan ikusi arkeologoek eskuila zein kontuz erabiltzen duten lurra kentzeko? Zer dela eta eman zion baimena zuzendari berriari (‘rolexaren’ txostenaren egilekidea bera, eta gero Aldundiak aztarnategia eman ziona) hondeagailu bat aztarnategian sartzeko eta kendu zituen 6.000 m3 lur hartan agian zegoena suntsitzeko? Harrezkero ez da grafito gehiagorik inola ere agertu. Berriro halabeharra?
Zikinkeria hau garbitzen saiatzeko, grafitoak azterrarazteko asmoz, ostegunetako 20:00etan Aldundiaren aurrean herritarren elkarretaratze bat antolatuta dago, eta denok gonbidatu gara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]