ELA eta LAB sindikatuek deituriko lanuztea da eta “lehenengo probintzia lan-hitzarmena” aldarrikatuko dute. Langileak lau urtez egon dira “baldintza duinak” galdegiten eta ekainean berriro biltzen hasi zirenetik “ez da aurrerapausorik eman”.
Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek lau urte daramatzate “lan-baldintza duinak” galdegiten. Sindikatuek ekainean berpiztu zuten negoziazio-mahaia eta “aurrerapausorik eman ez delako” grebara deitu dute, LAB eta ELAk, urriaren 17an. “Lehenengo probintzia lan-hitzarmena” aldarrikatuko dute oraingoan. Gasteizko Probintzia Enparantzan kontzentrazioa egingo dute, eta arrastian manifestazioa egingo dute 18:00etan, Babesgabeen plazatik irtenda.
Negoziazioa berpiztu zutenetik ez da “negoziaziorako lekurik izan”, eta ugazabaren eskaintza bakarra lanaldiaren eta soldataren ingurukoa da. “Ez da aski, soilik lanaldi eta soldatei buruz mintzatzeak sektorean prekaritatearen betikotzea suposatuko lukeelako”, azaldu du LABek. “Gutxieneko soldataren inguruko lansariez ari gara, gehiegizko partzialtasunaz, urtean 1.784 orduko lanaldiaz, gehiegizko ratioez, langile bakoitzak bere ardurapean dituen erabiltzaileez eta lan osasunaren prebentziorik ezaz.”
Bestalde, administrazioa inplika dadin exijitu dute beharginek, “bereziki Arabako Diputazioa”. Zaintza sektorea “prekaritate huts egoeran dago”, gizarte-politiketako arduradunek “beste alde batera begiratzen duten bitartean”.
Duela bi aste Zaintza Arabak salatu zuen“tratu txarrak” ematen zaizkiela adinekoei. Egoilarrak “baldintza desegokietan” dituztela salatu zuten, eta egoera “oso larritzat” hartu. Egoiliarren “bizi-baldintzak hobetzearren” EH Bilduk ekinaldi multzo bat jaso du Arabako Batzar Nagusietan. Koalizio abertzaleak gogorazi duenez, zahar-etxeetako kideek “langile eskasia” salatu dute. Horren aurrean, EH Bilduk ikuskatzeak eskatzeko mozio bar aurkeztu du eta “Arabako zaintza eredu osoa birplanteatzeko” eskatu dio gobernuari.
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
Gure herri eta hiriek ez gaituzte zaintzen. Lurra falta zaigu, berdeguneak, espazio komunitarioak. Gure herria kapitalaren zerbitzura dago diseinatuta. Zaintzaren herrian, ordea, bizitza da erdigunea.
Lehen Kale Nagusia zegoen, hiria zeharkatzen zuen kale erraldoi bat... [+]
Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.
Arrazismoa, matxismoa, klasismoa, eta beste hamaika ismo-rekin batera koka genezake edadismoa ere, adinkeria, alegia. Adinaren arabera jasan daitekeen bazterketa guztiok paira bagenezake ere, bestelako diskriminazio motekin gurutzatzen denean, errealitatea gogortu egin daiteke... [+]
Azpeitiko epaitegian deklaratu beharko dute ekainaren 5ean. Zumaia eta Zarautz arteko A-8 autobidearen mozketari loturik, "desordena publikoa" egozten diete. Egun berean 09:50ean elkarretaratzea eginen du mugimendu feministak, elkartasuna adierazteaz gain,... [+]