Hirugarrenez antolatu dituzte Arabako neska* gazteek topaketak. Aurten, uztailaren 3an bilduko dira Agurainen, "Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Saretu, antolatu, eragin" lemapean. Arabako txoko guztietako kideak saretzeko helburuarekin egun osoko egitaraua antolatu dute, feminismotik eta gaztetasunetik eragiteko helburuarekin.
Azken urteetan Amurrio eta Zuiatik pasa ondoren, aurten Agurainen elkartuko dira Arabako neska* gazteak uztailaren 3an. Azaldu dutenez, "bizi dugun egoera honetan elkar saretzea are beharrezkoagoa zaigu. Izan ere, harreman sozialak garatzeko eta eztabaidarako espazioak sortzeko oztopoak milaka dira. Guk aldarrikatzen dugu espazio horiek esentzialak direla ere. Hori dela eta, topaketa hauek feminismotik eta gaztetasunetik, hausnartzeko, eztabaidatzeko, formatzeko, kospiratzeko… espazioa izatea nahi dugu".
Egitaraua ere aurkeztu dute. Goizeko 10:00etatik aurrera, hainbat tailer egingo dira: Barne osasuna pandemia garaian, Feminismotik pribilegio zuria aztertuz + identitatea(k) edo Neska* gazteon genealogiatik, esaterako. Aisialdirako tartea ere izango da, bazkari autogestionatua, bingo musikatua, zunba, eta kontzertu akustikoak egongo baitira. "Mani musikatuarekin" amaituko dute eguna arratsaldeko 19:30etan.
Lehenengo topaketetan azpimarratu zuten herrialdeko neska* gazteak elkartzearen beharra. Oraingoan ere, euren arteko antolaketan aurrera urrats berri bat ematera doazela azaldu dute.
"Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Saretu, antolatu, eragin" lemapean, neska* gazte guztiei egin diete topaketan parte hartzeko zein neska* gazte taldeetara batzeko deia, "hauetan antolatzea eragiteko ezinbesteko izateaz gain, ahalduntze kolektiborako tresna ere badirelako".
Amaitzeko, neska* gazteek antolatzeko eta jardun politikoa aurrera eramateko izan dituzten zailtasunak mahaigaineratu nahi izan dituzte, eta beraz, "zailtasun horiei aurre egiteko egitasmoa izango dira topaketa hauek".
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]