Arabako Mendiak Askek elkarretaratzea deitu du Agurainen abenduaren 21erako

  • Abenduaren 21ean energia berriztagarriei buruzko informazio-bilera egingo du Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasuna, Nekazaritza eta Ingurune Naturala Sustatzeko Sailak Aguraingo udaletxean, eta bertara gonbidatu ditu Arabako Lautadako Kuadrillako udaletako eta administrazio-batzarretako ordezkariak. Honen aurrean protesta egiteko, elkarretaratzea deitu du Arabako Mendiak Askek, "sail honen zentzugabekeria salatzeko, zeinaren diputatu Amaia Barredo ingurumen fiskalak inputatuta baitu". Gogorarazi dute makroproiektu eolikoek ukitutako herriek "bat egin dutela kolpe autoritarioz ezarri nahi duten zentral eoliko eta fotovoltaikoen ereduaren aurka" eta eskatu dute "kontzejuek eta udalek horri buruz hartu dituzten erabakiak errespetatzeko".


2023ko abenduaren 19an - 11:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arabako Mendiak Askek hedabideetara bidali duen oharrean iragarri du elkarretaratzea egingo duela Aguraingo udaletxearen aurrean, abenduaren 21ean, 16:45ean. Protesta honen iturria Arabako Foru Aldundiak energia berriztagarriei buruz udalei dei egin dien bilera informatiboa da.

Arabako Lautadako Kuadrillako herritarrak deitu dituzte "gure bizitzarekin zerikusirik ez duten eta energia-enpresen mozkin-irrika asetzea helburu duten politika horien aurka agertzera".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendiak Aske
2024-10-29 | ARGIA
Arabako Mendiak Aske
“Gure lurraldea defendatzea ez da delitua, baizik eta demokrazia hutsa, biziraupenari eta benetako ongizateari lotutako demokrazia”

Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]


2024-10-28 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askek Mozal Legearen bidez jaso duen isuna epaiketara eramango du asteartean

Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]


2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Aldundiak Jaurlaritzari
TXOSTENA ESKLUSIBAN | “Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria”

Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]


2024-10-21 | Estitxu Eizagirre
Iturrietako Mendiak eta Gasteizko Mendiak babesteko erresistentzia eguna egin dute

Mendi horietan egin nahi dituzten zentral eoliko eta fotovoltaikoen aurkako aldarriak zabaldu dituzte urriaren 20an herritarrek egin duten mendi martxaren bidez. Arabako Mendiak Aske elkarteak antolatu du egun osoko egitaraua.


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-01-31 | ARGIA
Arabako Mendiak Askek bide judiziala abiatu du eta salatu du Azazetako proiektuan Aixeindar enpresak “lege-iruzurra” egin duela

Arabako Mendiak Askek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du EAEko Auzitegi Nagusian, Azazeta Parke Eolikoaren proiektuaren aldez aurreko administrazio-baimenaren aurka. Horrez gain, Aixeindar SA enpresa sustatzailearen "lege-iruzurra" salatu du,... [+]


2023-10-23 | Estitxu Eizagirre
Energia onez kargatu ziren igandean herritarrak Zizurkilen

Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak antolatuta, egun pasa berezia bizi izan zuten bertaratutako herritarrek urriaren 22an Zizurkilen. Bertso saio biribila osatu zuten Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaranek, gaiak azertu handiz jarri zituen Saroi... [+]


2023-10-11 | ARGIA
Energiaz hausnartzeko bertso saioa Zizurkilen

Urriaren 22an energiaren gaiaz hausnartzeko plaza izango da Zizurkil. Gipuzkoako Mendiak Askek antolatu du, eta puntako bertso saioaren bidez eskaini nahi diete herritarrei energiaren inguruko gaiei buruzko iritzi ezberdinak jasotzeko aukera, "ondoren bakoitzak bere... [+]


Elosutik Zizurkilera, Gipuzkoako Mendiak Aske

Konturatu orduko urtebete pasa da Zumarragako lehen bilera hartatik. Gehienok ez genuen elkar ezagutzen eta, hala eta guztiz ere, gai izan ginen elkarrekin, bakoitza bere herritik, Elosun gertatuko zena irudikatzeko eta elikatzeko. Komunikazioa, autobusak, kartelak, ordutegiak,... [+]


Eguneraketa berriak daude