Arabako kontzejuak ataka gaiztoan

  • Kontzejuak Arabako herrietan dauden herri-batzarrak dira, sustrai zaharrekoak, eta tokiko administrazioren alerik txikienak. Udalerri batek, normalean, hainbat kontzeju edo herri-batzar biltzen ditu bere baitan, eta gaur egun, 300 baino gehiago dago Araban.


2019ko otsailaren 22an - 13:04

Kontzejuak Arabako herrietan dauden herri-batzarrak dira, sustrai zaharrekoak, eta tokiko administrazioren alerik txikienak. Udalerri batek, normalean, hainbat kontzeju edo herri-batzar biltzen ditu bere baitan, eta gaur egun, 300 baino gehiago dago Araban.

Herritarrek, kontzejuetan bilduta, herriko premiak eta asmoak plazaratzen, eztabaidatzen eta bideratzen dituzte. Herri-batzarrak diren aldetik, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak dira; demokrazia zuzenaren ale preziatuak, alegia.

Kontzejuei dagozkien ahalmenak udalerri mailakoen azpikoak dira: herriko ondasun eta eskubideak kudeatzen eta babesten dituzte, eta zenbait zerbitzu publiko ematea ere beren gain dute; adibidez, ur-hornikuntzarena.

Baina, herri-batzar horiek arazoak dituzte osasuntsu bizirauteko.

"Herri-batzarrak diren aldetik, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak dira; demokrazia zuzenaren ale preziatuak, alegia."

Oztopo mota bat finantzazioaren prekarietatea da. Izan ere, kontzejuen berezko diru-sarrerak mugatuak izaten dira, eta FOFEL funtsaren bitartez Foru Aldunditik ofizioz jasotzen den dirua ez da nahikoa izaten herriek dituzten premiak asetzeko. Hortik aurrera gelditzen diren beharrei aurre egin ahal izateko, diru-laguntzetarako deialdi korapilatsuetara jo behar izaten da, eta inoiz ez da ziur azkenean dirurik jasoko ote den ala ez. Diru faltaren mehatxua beti presente eta, ondorioz, urteko zereginak ongi planifikatzea ezinezko.

Bestea arazo potoloa kudeaketaren konplexutasunarena eta teknifikazioarena da. Edozeren gainetik ziurtasuna bilatzen duen egungo sistema garantista honetan, mota guztietako izapideak gero eta korapilatsuagoak dira, gero eta teknifikatuagoak. Eta herriak ez daude horretako ongi prestatuta; ez dute baliabide teknologiko egokirik, ezta soldatapeko langilerik ere. Herriko lan gehienak musu-truk egiten dira; batzuk biztanleek auzolanean buruturik.

Kontzejuetan egongo dira bestelako oztopo, arazo eta gabezia batzuk ere, dudarik gabe, baina finantzabide segururik ezak eta giza baliabideren eskasiak itota, Arabako herri-batzarrak ataka gaiztoan daude.

Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako politika
Erabakitzeko eskubidearen alde egin dute EH Bilduk eta EAJk Araban ere

Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.


Arabako Aldundiak Solariaren hiru parke fotovoltaikoren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta. Solariak gutxienez 25 parke fotovoltaiko ezarri nahi ditu Araban. Urrian... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


Gasteizko txosnagunea arriskuan dagoela salatu dute, Aldundiak TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituelako

Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]


Arabako Foru Suhiltzaileek hiru asteko greba deitu dute

Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]


Manuel Azcona 1936an hildako diputatu errepublikanoaren gorpuzkiak eman dizkiote familiari

Larunbatean aldundian egindako ekitaldian Azconaren biloba María Jesús Fuertesek jaso ditu gorpuzkiak, bere seme-alabekin batera. Ekitaldian gogorarazi dute 1936-1945 urteen artean 376 pertsona exekutatu zituztela, horietatik 299 epaiketarik gabe.


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


25 biztanleko Ribaguda herriko alkate ohia zigortu dute 145.183 euro bereganatzeagatik

Arabako Ribagudako alkate ohiaren aurkako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak: lau urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra.


Gobernaezintasunak Aldundietan: aurrekontuak luzatu behar, gehiengo faltagatik

EAJk eta PSE-EEk, gehiengorik ez duten Arabako eta Gipuzkoako Aldundietan, ez dute lortu aurrekontu proiektu berriak onartzea.


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


ANALISIA
EH Bilduren garaipen historikoa Gasteizen, eta Araban EAJ nagusi doi-doi

Arabako herritarren %75 bizi den Gasteizen EH Bilduren zerrendak jaso du boto gehien, eta alkatetza zuen EAJ laugarren postuan geratu da, PSEren eta PPren atzetik. Arabako Foru hauteskundeak EAJk irabazi ditu, baina 10.000 boto utzita bidean, EH Bilduri eserleku bakarra aterata... [+]


2023-05-29 | ARGIA
Araban EAJ garaile izan da, baina EH Bildurekin lehia estuan

EH Bilduk baino boto gutxi batzuk gehiago lortuta irabazi du EAJk Araban foru hauteskundeetan, eta eserlekuei dagokionez, bat gehiago besterik ez lukete lortuko jeltzaleek EH Bilduk baino, behin betiko azken emaitzen faltan. PPk  eserleku bat irabaziko luke, eta PSEk eta... [+]


Udal hauteskundeak Araban
EH Bilduren garaipen historikoa Gasteizen

EH Bilduren zerrendak jaso du boto gehien Arabako herritarren %75 bizi den Gasteizen, eta alkatetza zuen EAJ laugarren postuan geratu da, PSEren eta PPren atzetik. Arabako zazpi udalerri populatuenetatik lautan irabazi ditu hauteskundeak EH Bilduk (Gasteiz, Laudio, Agurain,... [+]


Eguneraketa berriak daude