“Izaskun Arrueren urratsen atzetik” liburua idatzi du Miel Anjel Elustondok. Azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban euskararen bilakaera eta Ikastolen sorrera nolakoa izan zen aztertu du. Izaskun Arrue Arabako Ikastoletako “lehen andereñoa” izan omen zela eta, bera elkarrizketatu zuen Elustondok 2004an. Arruek emandako urratsei jarraiki, Arabako euskararen bidea marraztu nahi izan du liburuan.
Miel Anjel Elustondo bera izan dugu asteartean Hizpidean, eta liburuaren nondik norakoak kontatu dizkigu, beste mila konturen artean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Elkarrizketa hau Hala Bedi irratian egin dute eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.
Amurrioko Udalaren aurrekontuak 5 milioi euro gehiago dituen arren, %8ko jaitsiera egon da euskara arlora bideratutako den diru kopuruan, iaz baino 33.945,52 euro gutxiago.
Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]
Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]
Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.
Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]
Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]
GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]
Batera: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdiak hiru proiektu saritu ditu: Bizimundua, Tinta eta grafito artean: musak eta Erroak. Crowdfunding kanpainak martxan egongo dira martxoaren 30era arte.
Mendialdean euskarararen zabalpena aztertu du Joseba Abaitua linguistikako doktoreak; muga oso garbia aurkitu du, euskararen eta erromantzearen artean.
Bizitzeko proiektu baten aterpea izan asmo du. Aiaraldea Komunikazio Leihoak hauspotu du ekimena, eta komunikabide izatetik komunitate izateko jauzia ematen ari dira. Hezkuntza, feminismoa, kultura, ekonomia sozial eraldatzailea eta elikadura burujabetza ardatz, eta euskara... [+]