Arabako Bionekazaritza elkartearen eta Euskadiko Hazien Sarearen arteko lankidetzatik sortu zen duela urte pare bat Agroekoop kolektiboa. “Arabako agroekologiaren bueltako elkarteak lotzeko eta indartzeko, eta sinergiak sustatzeko asmoz sortu genuen”, adierazi du Joseba Ibargurengoitia Gascó kideak. Arabako antzinako gari barietateak berreskuratzeko egitasmoa jarri du martxan elkarteak, "agroekologia sustatzeko eta nekazaritzako ondare genetikoa aberastasun kultural eta ekonomiko gisa mantentzeko".
Gaur egun nekazaritza konbentzionalean erabiltzen diren gari barietateak komertzialak izaten dira, modernoak. “Azken hamarkadetan, nekazarien kooperatibetatik eta elkarteetatik barietate komertzialak bultzatu dira etengabe, eta dagoeneko hemengo lursailetan eta baserrietan ez zeuden garai bateko bertako haziak”, adierazi du proiektuko kideak. Haziak ez ezik, horien gaineko ezagutza eta maneiua ere desagertu dira, baina galera horri aurre egiteko asmoz abiatu dute egitasmoa. Agroekoopeko taldeen eta bazkideen lursailetan ari dira proiektua gauzatzen.
“Lehenago ere egin izan ditugu saiakerak. Hazien saretik, esaterako, duela hogei bat urte hasi ginen bertako barietateak berreskuratzen, Madrildik ekarrita”. Izan ere, Euskal Herriko barietate zahar gehienak Madrilgo banku ofizialera eraman zituzten 1980ko hamarkadan, eta handik berreskuratzen ari dira orain Arabakoak. “Azken urteotan, Neikerren hazi horiek eskuratu dituzte, eta guk handik lortu ditugu proiektu honetarako barietateak”, dio Ibargurengoitiak. Sei barietate zahar dira, momentuz, berreskuratzen ari direnak: motxo gorria, motxo bilotsua, Gasteiz goiztiarra, Bergara goiztiarra eta Zanbranako irauliezina.
Ibargurengoitiak nabarmendu duenez, garrantzitsua da antzinako hazi barietateak berreskuratzea, bioaniztasunari eta erresilientziari begira: “Zenbat eta landatutako aniztasun handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago izanen ditugu izurriteei, gaixotasunei, aldaketa klimatikoari eta bestelakoei aurre egiteko”. Arabako ekoizleen eta okinen artean interesa piztu dute barietate zaharrek, zapore aldetik ere erakargarriak direlako: “Interesa egon badago; kontua da, ea nola antolatuko garen, nola egituratu eta bideratuko dugun ekoizpena sostengarria eta errentagarria izateko”.
Egitasmoaren berri emateko bi jardunaldi ireki antolatu dituzte proiektuaren bultzatzaileek: ekainaren 8an izango da lehena, Salcedon, erreprodukzio-lursailetako batean. Bigarrena, abuztuaren 20an izanen da, Barrian, hango beste lursailean. “Nekazariekin eta teknikariekin ikerteta parte-hartzailea ere eginen dugu, lehengo teknikak eta jakituria berreskuratzeko eta egungo ezagutzekin bateratzeko. Azken batean, hori ere bada agroekologia: antzinako ezagutzak eta gaurkoak bateratzea, biodibertsitatean irabazteko eta baserritarren lana errazteko”.
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.