Araba eta Bizkaiko zaharren egoitzetan “mugikortasun eta bisita gehiago” eskatu dute egoiliarren senideek

  • Arabako zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako egoiliarren senitartekoek bisitak egiteko eta adinekoekin paseatzeko baimen zabalagoak eskatu dituzte Gasteizko Foru Jauregiaren aurrean. Babestuk, senideen eta egoiliarren elkarteak, bere kezka azaldu du Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuari bidalitako gutun batean.


2020ko abuztuaren 20an - 09:42
Babestu Elkartearen mobilizazioa. Argazkia: Babestu
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arabako zaharren etxeetako eta eguneko zentroetako egoiliarren senitartekoek eguneroko bisitak egin ahal izatea eskatu dute, bai eta adinekoak kalean paseatzera atera ahal izatea ere, isolamenduaren ondorioak oso larriak eta itzulezinak izaten ari direlako, eta COVID-19aren aurrean "ez dagoelako zero arriskurik”.

Senitartekoen talde batek elkarretaratzea egin dute asteazkenean Gasteizko Foru Jauregiaren aurrean, "Gure adinekoen isolamendurik ez", "Normaltasun berria beste guztiek bezala bizitzeko eskubidea", "Gure egoiliarrentzako mugitzeko askatasuna" eta "Isolatutako adinekoa, adinekoa arriskuan" zioten kartelekin. Hedabideei egindako adierazpenetan, bozeramaile batek “egoitzetako langileek egindako ahalegin handia” aitortu du, baina Aldundiaren eta Lakuaren helburu bakarra adinekoak koronabirusez ez kutsatzea dela esan du, eta berdin zaiela nola.

“Zero arriskua ez da existitzen”, azpimarratu dute. Gainera, senideak ez direla "burugabeak" izaten ari azpimarratu du: "Badakigu koronabirusa hemen dagoela, neurri guztiak hartu behar direla". Adinekoei "egunero bisita duinak" egitea eta haiekin paseatzera kalera irtetea baino ez dutela eskatzen azaldu du, ez merkataritza guneetara, ezta jende asko biltzen den guneetara ere.

Azaldu dutenez, egoitzetako egoiliarrek kaletik pasatzen den jendea ikusten dute, eta ez dute ulertzen eurak ere zergatik ezin diren atera. Azkenik, erresidentzia eredua aldatzeko “ezer egin ez izana” deitoratu dute, konfinamenduan zehar entitateak behar hori onartu arren.

Bizkaiarako neurriak

Babestu senideen eta egoiliarren elkarteak gutun bat bidali zion astelehenean Sergio Murillo Bizkaiako Gizarte Ekintzako diputatuari, zaharren etxeetako pandemiaren bilakaerari dagokionez "gure kide eta jarraitzaileek helarazten diguten larritasun sakona" jakinarazteko.

Babestuk foru diputatuari gogorarazi dio "Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartea argi eta zabal mintzatu zela hedabideetan, eta ohartarazi zuela mugikortasuna eta harreman soziala murrizteak ondorio negatibo garrantzitsuak dituela adinekoengan".

"Gaixotasun larriak dituztenak euren senideekin kontakturik gabe hiltzea ezinezkoa izango den bermea nahi dugu. Gure ustez, ezinbestekoa da adinekoei beren bizitzaren amaieran laguntzea, baina azpimarratu nahi dugu, halaber, heriotzan bezain garrantzitsua dela haien bizitzan laguntzea ", dio eskutitzak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adinekoen zaintza
Herri bat bere zaintza eredua sortzen

Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren... [+]


Asier Uriarte
“Zaintzan lan egiten duten emakumeek beraiena den espazioa izan dezaten, lo egiteko eta komunitatea sortzeko”

Etxeko langile diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeentzako etxea abian jarri dute Berriozarren. Zortzi pertsonendako lekua duen pisua gaitu dute zaintzan diharduten langileak 6-12 hilabetez espazio duin eta seguru batean bizi daitezen. SOS Arrazakeria Nafarroak eta... [+]


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Irati Mogollon
“Aurreikuspen onenetan, gazteen kopurua bikoiztuko dute nagusiek eta kasurik okerrenean boskoiztu. Zaintzari buruz hausnartu behar dugu”

Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.


Aukeratu gabeko bakardadea prebenitzeko proiektu bat martxan jarri du Nafarroako Gobernuak Sakanan

Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.


Proposamen bat zaintza eredua aldatzen hasteko

Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]


2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-09-04 | Mati Iturralde
Zaintzaren iraultza

Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Donostiako La Paz erresidentzian adinekoak goizeko 6:15ean esnatzen dituztela salatu du ELAk

Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


Zaintzailearen zaintzaz

Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.


2023-03-08 | Estitxu Eizagirre
Soraya Agirre, migratu feminista zaintzailea
“Zure zaharra zaintzeko kontratatu behar bagaituzu ez gaitzazu begiratu gainetik, parez-pare baizik”

Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]


Eguneraketa berriak daude