Osasun protokoloak jasotzen dituen neurriak ez bermatzeagatik eta egoiliarrak logeletan isolatzeko moduagatik, besteak beste arrazoirik gabe lotuta edukitzeagatik, isunak jarriko dizkio Arabako Foru Aldundiak Arroiaben (Arratzua-Ubarrundia) dagoen San Francisco Javier egoitzari.
Eldiario.es hedabideak eman du albistearen berri. Arabako Foru Aldundiak bi zehapen-espediente ireki ditu Arratzua-Ubarrundiako Arroiabe kontzejuan dagoen adinekoentzako egoitza pribatuan. 660.000 euroko zigorra eskatu du: 600.000 euro erabiltzaile bat arrazoirik gabe lotzeagatik, (arau-hauste oso larritzat kalifikatua), eta 60.000 euro falta larri bategatik, alegia, koronabirusaren aurkako prebentzio protokoloak ez betetzeagatik. Aneim (ATE) enpresak Foru Aldundiari jakinarazia dio San Francisko Javier zentroa ixteko asmoa duela.
Irregulartasunak osasun protokoloan
Joan den udazkenean, azaroaren hasieran, COVID-19aren agerraldi bat izan zen eta hamabi erabiltzaileetatik bederatziri eragin zien gaitzak, eta hala, zentroak egoiliar guztiak konfinatu zituen. Foru ikuskaritzaren lehen bisitan, 2020ko azaroaren 11n, gutxienez 32 irregulartasun hauteman zituen osasun-protokoloan. Egoitzan bi hildako eragin ditu birusak.
Eldiario.es egunkariak jakinarazi duenez, ez zuten langile nahikorik eta COVID-19 zutenak artatu ondoren gaixo ez zeudenekin harremanetan egoten ziren. Egun bat geroago, beste ikuskapen bat egin zen, eta bestelako irregulartasun batzuk aurkitu zituzten, hala nola, logeletan 'erdi isolatuta' jartzen zuten kartelak ikusi zituzten, eta logela horietako erabiltzaileek berez berrogeialdian egon behar zuten. Emakume bat bere logelan arrazoirik gabe lotuta aurkitu zuten. Langileek adierazi zuten bakartzea mantendu ahal izateko lotu zutela emakumea, kanpora atera ez zedin. Ikuskaritzak adierazi du kudeatzaileek horrela jokatu zutela jokabide alderraiak dituzten pertsonen beharrei erantzun ahal izateko langile falta zutelako.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.