Sei finalista ekainaren 11n arituko dira txapela lortu nahian.
Arabako Bertsolari Txapelketa ekainaren 11n, larunbata, ospatuko da Gasteizko Europa Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan arratsaldeko 17:30ean. Sei lehiakidek abestuko dute txapela janztearren. Finalaren aurkezpena ekainaren 7an egin zuen Biltzar Jauregian bertan Arabako Bertsozale Elkarteak. Egoitz Iradierrek aurkeztu zituen sei protagonistak: Xabi Igoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Paula Amilburu. Leihatzeko prest daudela ziurtatu zuten sei bertsolariek. Finalaren aurkezlea Arantxa Sobrino Losa izango da eta gai emailea Aintzane Irazusta Arzallus.
Finalean 13 bertso puntuagarri abestuko dituzte: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko nagusian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean; bakarka, gaiari bina bertso doinu eta neurri librean. Ondoren buruz burukoan 6 bertso puntuagarri: binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan eta Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Sarrerak www.bertsolarisarrerak.eus webgunean lortu daitezke eta aretoko aforoa bete ezean egunean erosteko aukera egongo da, lekuan bertan. Antolakuntzak sarrerak webgunetik aurrretiaz erosteko gomendioa luzatu du, hala ere. Bazkideentzat sarrera 15 eurotan egongo da. Bazkideak ez direnentzat 16 urte baina gutxiago dutenek 10 euro ordaindu beharko dute eta besteek 18 euro.
Txapela, Serapio Lopez Ortuetaren eskutik
Serapio Lopez Ortuetak jantziko dio txapela aurtengo txapeldunari. Arabako bertsolaritzan 1982an hasi zuen ibilbidea eta Arabako lehen bertso eskolen sortzaileetako bat da. Irakasle eta antolatzaile moduan aritua da eta 2017ko finalean kantatu zuen azken aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. Bere ibilbidea eskertu nahi dio Arabako Bertsozale Elkarteak.
Beste sari banatzaileak Araban euskara eta kultura bultzatzen duten eta bertsolaritzaren inguruan nolabaiteko elkarlana egiten duten eragileak dira, beraien lana eskertzeko asmoz: Arabako ALEA komunikazio taldea, Legutioko Gazte Asanblada, Ttiki Ttaka Arabako Errioxako Euskaldunon Elkartea, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Zalduondoko Kultur Elkartea eta Mendialdeko AEK.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.