Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?


2024ko apirilaren 17an - 06:00
Azken eguneraketa: 2024-04-19 19:37

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi identifikatu daitezke, 2015-16, 2016-20 eta 2020tik gaur artekoa. EH Bilduk 2016tik gora egin du, EAJ 2020rarte igo egin zen eta ordutik behera dator. Ondorioz, EH Bilduk EAJ gainditu du azken bi hauteskundeetan. Horrek testuinguru politiko berri bat ezartzen du, bereziki garrantzitsua dena hauteskunde hauetan Araba erabakigarria bada.

Azken inkesten arabera, EH Bildu eta EAJren arteko lehia areagotuko da. EH Bilduren goranzko joera mantenduta, inoizko emaitza onenak lortzeko aukera du, bere sabaia gorago eramanda. EAJ, aldiz, EH Bildurekiko zituen zazpi puntu baino gehiagoko aldea galtzeko zorian ageri da. Beste plano batean, PP errekuperazio txiki batekin PSE bera aurreratu dezake, lehia estuan. Eta Podemosen espazioa zena, bitan zatituta, bere erreferentzia eta eraginkortasun elektorala erabat galtzeko zorian aurkitzen da.

Arabako emaitza elektoralak 2015/23 eta azken estimazioak Eusko Legebiltzarrerako.

 

Iturria: Eusko Jaurlaritza eta hedabideak. Grafika: Asier Etxenike.

 

Arabako bilakaera hori politikoki eta soziologikoki azaldu behar da. Soziologiari dagokionean, nabarmena da herrialdea nola joan den euskalduntzen azken hamarkadetan. Euskalduntzea behetik gora etorri da eta dagoeneko adin ertaineko belaunaldietara iritsi da. Euskaldunak eta erdaldunak portaera elektoral ezberdinak dituztenez, emaitza elektoraletan ondorioak ikusten ditugu.

Politikari dagokionean, herritarren ongizate balorazioa ona izanik, EAJren higadura kudeaketa publikoaren pertzepzio negatiboan ikusten da, bereziki Osakidetzan eta etxebizitza politikan. Baina, EH Bildu EAJren aurretik kokatzeko, ez da nahikoa agintean dagoen alderdiaren higadura ematea, alternatiba sendo gisa agertzea ere beharrezkoa da. Zentzu horretan, EH Bildu etxeko lanak eginda iritsi da: azken hamar urteetako bere lana herrialde osoko udalerrietan, gobernuetan zein oposizioan; bi legegintzalditan Espainiako Estatuko gobernua sostengatzeko eta eskuin muturra blokeatzeko hartutako erabakiak eta bertan garatutako politika; edo Eusko Legebiltzarrean bertan oposiziotik lortutako edo saiatutako akordioak; horrek guztiak alternatiba sendo eta serio gisa proiektatu du.

Azpikoa, aurretik esandako guztia laburbiltzen duen grafikoa dela iruditzen zait. Azken EiTB Focuseko inkestan, EAJ eta EH Bildu bozkatzeko asmoa dutenen adin-piramidea ikus daiteke. Nahiko agerikoa da nola, behetik gora, aldaketa badatorren. 65 urtera arte EH Bilduren hautesleen profila zabalagoa eta orekatuagoa da EAJrena baino.

Martxoko EiTB Focuseko mikrodatuak landuta. Arabako bozka asmoa sexu eta adinaren arabera.

 

Iturria: EiTB Focus. Grafikoa: Asier Etxenike.

 

Ondorioz, Araba aldaketan dago. Aldaketa hori aspaldi hasia zegoen eta orain isla elektorala izango du. Zenbateraino? Apirilaren 21ean ikusiko dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude