Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Plataforma aurkeztu zenetik hamalau hilabetera, azkenean heldu da EITBren Primeran-en ganorazko apustu bat: late nigth formatuko programa bat, Barraka deiturikoa, bogan eta modan daudenen gisakoa, freskoa, bizia eta dibertigarria, eta euskara hutsean. Aspalditxotik espero edo gutxienez nahi zen programa bat, alegia. Izango da, Mihiluze-z gain, publikoa zertxobait pantailara lotzeko kapaza den bakarrenetakoa. Gazteei zuzenduriko saioa izango da nagusiki, baina publiko orokorrak ere aurki ditzake gustuko osagarriak.
Nolabait deskribatzearren, Espainiako telebista publikoan –eta Hego Euskal Herriko audientzian ere bai, ez baita mugarik– arrakasta izaten ari den La Revuelta saioaren gisako ikuskizuna da Barraka. Erraza da loturak egitea, batez ere, boga-bogan dagoelako bestea; baina formatu aldetik ere antzekoa da.
Umoregile bat da aurkezlea, Iker Plazaola, eta gonbidatuekin izango dituen solasaldi/elkarrizketa umoretsuak izango dira ardatz. Halako late night-etan ohikoa den gisan, gauza zentzugabeei buruz ere mintzatuko dira, gidoirik ez balego bezala, kritikak eta txisteak egiten modu batera eta bestera; eta kolaboratzaileak, ugari izango dira, eta sartu-irtenean arituko. Bizi-bizi, gainera: igande honetan argitaratuko den lehen kapituluan bederen, hamaikagarren minuturako, hirugarren pertsona bat sarraraziko dute platoan.
Ustez gauza biziak, umoretsuak eta entretenigarriak eskatzen diren garaiotarako, plater perfektua da Barraka, kalitatezkoa. Baina asmatu egin behar, ez baita errezeta magikorik; balego halakorik, egina legoke dagoeneko. Horregatik egin behar da apustu.
Lehen saioko gonbidatuak Antton Telleria eta Olaia Inziarte izango dira
“La Resistencia edo La Revuelta-ren traza hartzen badio inork, gauza batzuk ondo egin ditugun seinale izango da”, zioen saioaren zuzendari Lander Arretxeak asteon Berria egunkarirako Urtzi Urkizuk egin dion elkarrizketan. “Proiektu honetan gauden ia denontzat lehenengo late show-a da, eta gure aurrekontua askoz mugatuagoa da haiena [La Revuelta eta abar] baino”.
Ez zaio arrazoirik falta. Hasteko, jakina, aurrekontuari dagokionean. Baina bestela ere, halako ikuskizunik –azken boladan, behintzat– ikusi gabe geunden telebistan. Nazioartean aspalditxotik formatu honetako programek sona badute ere, premia bazegoen ganorazko programa bat egiteko euskaraz. Eta Hiru Damatxo, zeregin horretarako, primerako hautagaia da. Ez da kasualitatea haiek hasi izana Karkarkar saioekin, stand-up deritzen umorezko monologo eta bakarrizketekin.
Notizia da esatea euskal telebista publikoak apustu serio eta erreala egin duela. Programa berri-rik egiten ez duela esatea ez da zilegi, baina gisa bereko eta sei-zortzi-hamar saiotara mugatzen direnak alde batera utzita, eskaintza urria da, batez ere euskaraz. Hori ez da gauza berria. Eta ez dira gauza berriak gisa honetako late-show-ak, publikoarekin egiten direnak, interakzio bilatzen eta lortzen dutenak. Etxeko sofan dagoena ere gehiago harrapatzen du horrek, antza. Eta jendea sofatik mobilizatu ere egiten dute: Barraka-ren sare sozialak jarraituz gero, grabaketara publiko gisa joateko aukera dago, doan, eta zizka-mizkak eta garagardoa ere musutruk. Baldintza bakarra: animaturik egotea. Donostian grabatzen dute, Egian, Gasteszenan.
Primeran plataformari bizia eman diezaioke Barraka saioak. Horretarako jaio zen, bizia eta bizitasuna edukitzeko, sortzen den gauza oro bezalaxe, baina oso profil baxuan darama ibilbidea. Hori indartzera dator, eta egindako enkarguetako bat horixe da, hainbestetan aipatzen den eta oso gutxitan lortzen den euskaldun gazteak erakartzea. Hala ere, euskaldun gazte horrek jarri beharko du bere partetik. Sarri adierazi da konplikatu samarra dela Primeran telebistan instalatzea, baita kontu bat sortu eta erregistroa egin behar dela ere, doakoa den arren.
Apustua da ETBrena, baina tamainako apustua, bigarren planoan eginikoa. Primeranen edozer kabitu daiteke, eta intxaur ustela ere katalogoan txertatzea ez da hanka sartze bat, baizik eta horixe da katalogo ororen funtzioa, edukiontziko edukia kategorizatzea. Egiari zor, ETBrentzat hasteko modu bat da Barraka-ri lekutxoa egitea, baina faltan botatzen da, bereziki berandu datorrenez, apustu handiago bat ez egitea. Ukiezinak edota “beste maila batekoak” al dira ETB1eko gaueko programak?
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Mugimenduak mahai gainean jarri du euskarazko edukiak sustatzeko beharra, eta horren aurrean ETBk duen interes falta. Lehentasuna gaztelaniazko saioei ematea egotzi dio. ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde! lelopean, aldaketa eskatu dio telebista... [+]
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.
(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak... [+]
Espainiako Gobernuaren 2022ko aurrekontuak babestu zituen EH Bilduk, besteak beste, ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko akordioa sinatuta. Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du PSOEk ez duela hitza bete eta EH Bilduk ez duela presiorik egin.
Inor ez al doa bolantean? Hego Euskal Herrian, behintzat, badirudi euskal soufflearen hustuketak ez duela ez etenik, ez azkenik.
Gaur egungo ume eta nerabeek euskal gizartean ikusten dutena da asimilazio handi bat eta kontrakotasun gutxi. Ez dute ezer hutsetik asmatzen,... [+]
Ados Pilota klubak salatu du ETBk ez duela larunbatean abiatuko den Binakako Txapelketaren partidarik emango eta, ondorioz, Eusko Labelek ez duela txapelketa babestuko.