Apustu etxeen kontrako borrokak ez du etenik

  • Ez Azpeitian eta ez beste inon apustu etxerik nahi ez dutela aldarrikatu dute ostiralean (hilak 15) Balentina Agirre plazan dagoen apustu etxearen parean egindako elkarretaratzera bertaratu diren lagunek. Elkar-ekin taldeak deitu du kontzentrazioa, eta lan-eremu ezberdinetan aritzen diren Azpeitiko hamazazpi taldek bat egin dute kontzentrazioarekin. Horiek guztiek bat egin dute Elkar-ekinek plazaratutako adierazpenarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 17an - 12:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hamar urte igaro dira Reta enpresak Bilbon lehen lokala ireki zuenetik, eta orduztik beste 56 lokal ireki ditu Espainiako hainbat txokotan. Apustu etxeez gain tabernetan eta jatetxetan ere baditu makinak Reta enpresak. Elkar-ekinen arabera, 2.500 terminal –apustuak egiteko makinak– ditu ezarrita Retak jatetxe zein tabernetan. Gainera, apustuen merkatuan enpresa handiak sartu direla nabarmendu du elkarretaratzea sustatu duen taldeak. "Enpresa handi horiek beti aterako dira irabazten".

Elkarretaratzearen deitzaileen hitzetan, krisi ekonomikoa hasi zenetik "asko" hazi da apustuen merkatua Espainian: "Eusko Jaurlaritzaren arabera, Eusko Autonomia Erkidegoan 340 milioi euro gastatu ziren apustuetan 2017. urtean, 2016an baino %10 gehiago eta eta 2012an baino %113 gehiago. Enpresa hauek 46 milioi euroko irabaziak izan zituzten, 2016an baino %13 gehiago eta 2012an baino %80 gehiago. Zazpi urtean biderkatu egin dira Eusko Autonomia Erkidegoan egindako apustu kopuruak eta 2017an 36 milioi izan ziren". Horren harira, apustu etxeak sistema kapitalistaren logikaren barruan ulertu behar direla adierazi dute: "Enpresen irabazien itzalean daude apustuetan dirua galtzen duten herritarrak, apustu etxeek hainbeste diru irabazi izanak jendeak beste hainbeste galdu duela esan nahi baitu. Prekarietatea eguneroko ogia den honetan, asko dira diru gehigarri baten bila apustuetara jotzen duten herritarrak. Ez da kasualitatea apustu etxeak langile auzoetan kokatu izana. Apustua ez dela errenta dio esaerak, baina gutxi batzuk errenta handiak pilatzen ari dira azkenaldian".

Horrez gain, Elkar-ekinek salatu du apustu etxeek "mendekotasuna sortzen duten teknikak" darabiltzatela dirua irabazteko, nahiz eta "joko arduratsua" sustatzen dutela esan: "Abiadura da egungo apustu moduaren ezaugarri nagusietako bat. Apustu bat amaitu orduko egin dezakegu bestea, eta kasu askotan apustu bat galtzean berehala berreskuratu nahiko dugu galdutako dirua, amaierarik ez duen zurrunbilo batean sartuz".

Elkar-ekin taldeak sustatu du apustu etxeen kontrako kanpaina herrian. Talde horrek duela bost hilabete inguru hasi zuen apustu etxeen kontrako borroka, eta orduz geroztik asko izan dira herrian antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta hitzaldiak, apustu etxeen afera herriratzeko eta jendea kontzientziatzeko helburuarekin. Negozioaren kontra abiatutako ekimenen artean, sinadura bilketa egin zuen Elkar-ekinek. Hilabete pasatxon 1.636 herritarrek sinatu zuten apustu etxearen aurka. Horrez gain, gaia aztertzeko bi hitzaldi antolatu zituen Elkar-ekinek, eta herritar ugari bertaratu zen solasaldi horietara. Orain arte egindako lanak fruituak eman dituela uste du taldeak, eta esan du horren adibide dela Azpeitiko apustu etxean beste zenbait herritan baino "jende gutxiago" ibiltzea.

Apustu etxeen borrokarekin jarraitzeko prest daude Elkar-ekin taldeko kideak, eta ekimen berri baten berri eman dute gaurko elkarretaratzean. Urtarrilaren 17tik martxoaren 14ra bitartean, ostegunero, elkarretaratzea egin nahi dute apustu etxearen aurrean. Hori posible izan ahal izateko 45 lagun ingururen parte hartzea beharko dutela aurreikusten du Elkar-ekinek. Horregatik, herritarrei dei egin die beren alea jar dezaten.

Basanderiek talde feministak, LAB, ELA eta CNT sindikatuek, EH Bilduk, Sortuk, Orkatz kultur elkarteak, Ernai gazte antolakundeak, Ilunpe pilota elkarteak, Ikasberri kirol elkarteak, Azpeitiko Gaztetxiek, Erniarraitz bertso eskolak, Khamar Sahararen aldeko taldeak, Marea Arroxa festa batzordeak, Urrestillako festa batzordeak eta XJ Auzolanean Sanjuandegiko auzo elkarteak babestu dute Elkar-ekin taldeak deitutako hitzordua.

 

>>> Artikulu hau Uztarria.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa “gogortuko” du, “joko patologikoari aurrea hartzeko”

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


2021-08-31 | Jon Torner Zabala
Apustu etxeen iragarkiak mugatuta, kirol taldeek ezingo dituzte haien izenak erakutsi

Abuztuaren 31tik aurrera, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela eta, telebista edota irratiek soilik goizeko 1:00ak eta 5:00ak bitartean emititu ahal izango dituzte enpresa horien iragarkiak. Zuzeneko kirol emanaldietan,... [+]


2021-08-24 | Jon Torner Zabala
Auzune pobreenetan pilatzen dira apustu-etxeak Erresuma Batuan

Hainbat ikerketak ondorioztatu duena berretsi du Bristoleko Unibertsitateak: Auzune pobreenetan askoz ere apustu-etxe gehiago dago zonalde aberatsagoetan baino. Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute menpekotasuna duten 500 gaztek egiten dutela bere buruaz beste urtean.


2021-07-23 | Hiruka .eus
200 lagunek baino gehiagok deitoratu dituzte Sopelako atxiloketak

Ostegun goizean egindako polizia-operazioa salatu eta atxilotutako lagunei babesa eta elkartasuna adierazi diete Sopelan arrastian batutako 200 pertsonak baino gehiagok. Atxilotutako hiru gazteak aske gelditu dira arrastian.


2021-07-22 | ARGIA
Hiru sopeloztar atxilotu ditu Espainiako Poliziak, ustez joko aretoen aurkako jardunagatik

Dirudienez, atxiloketek lotura daukate joko aretoen aurkako jardunarekin. Ostegun arratsaldean mobilizazioa deitu dute, atxiloketak gaitzesteko.


2021-05-25 | Jon Torner Zabala
Sanduzelai ikastetxeko ikasleek apustu etxeen aurkako kalejira egin dute

Iruñeko Sanduzelai auzoko ikastetxe publikoko lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek kalejira egin zuten pasa den ostiralean, apustu etxeen kontrako kolektiboarekin elkarlanean, ludopatiaren arriskuez ohartarazteko. Hainbat guraso eta auzokidek ere parte hartu zuten.


Apostu aretoak arautuko ditu Eguesibarrek

Egun joko areto bakarra dago ibarrean, Sarrigurenen. Aurrerantzean ezinen da halako gunerik ezarri mila biztanlerik beherako herrietan. Aho batez onartu du udalak ordenantza.


Joko-aretoen kontrako herri-mugimendua sortu dute Sopelan

Arrigorriko joko-aretoak egin duen hedakuntza dela eta, fenomeno horregaz arduratuta dagoen sopeloztar herritar talde batek erabaki du horien aurkako ekimena antolatzea. Beraien asmoa da herritarrei erakustea areto horien kalteak eta, erabiltzaileak kriminalizatu beharrean,... [+]


2021-01-28 | Jone Markuleta
Nafarroako Gobernuak apustu etxeei emandako tratu mesedegarria kritikatu dute

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean ezarritako neurrietan, Nafarroako Gobernuak apustu etxeekin izan duen malgutasuna kritikatu dute Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinakundeak eta Aralar ludopatiaren prebentziorako... [+]


2020-11-04 | Jon Torner Zabala
Sopelako joko-aretoak lokala bikoiztuko du

Sopelako Arrigorri joko-aretoak 108,49 metro koadro du gaur egun, eta 229,16 metro koadrora handituko dute, ondoko lokala hartuta, Sopela.net-ek jaso duenez.


2020-11-04 | Jon Torner Zabala
Konfinamenduan kirol-apustuek behera, pokerrak eta kasinoak gora

Ausazko joko eta kirol-apustuen publizitatea geroz eta mugatuagoa dagoenean, on-line jokoaren kontsumoak gora egin du alarma-egoerak baldintzatutako hilabeteotan.


Eguneraketa berriak daude