Unibertsitateko ikasle talde batek kolektibizatu.cc webgunea jarri du martxan, software libre eta lizentzia ireki bidez apunteak partekatzeko egitasmoa. Bildutako materiala kritikoki lantzeko eta gogoetarako tresna ere izan nahi du proiektuak, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzeari eta hartu-emanari esker.
Mundu akademikoa sarri itxia eta elitista dela iritzi dio Iker De Luzek, webgunea abiatu duten ikasleetako batek. “Mesfidantza errotuta daukagu eta egiten dugun lan guztia guretzat baino ez da geratzen, indibidualismoa eta lehia sustatzen du horrek eta gainera unibertsitateak mugatu egiten du sarrera hainbat edukitara, jakintza ugari ordaindu dezaketenen esku baino ez baitago, nik adibidez ez dut sarbiderik masterretako edukietara”. Hori aldatzeko, lan, apunte eta jakintza guztiak denen eskura jarri nahi dituzte: “Nola eraikiko dugu Herri Unibertsitate bat, bertan kolektiboki bildu, partekatu, eztabaidatu, zalantzan jarri, kontrastatu, zabaldu eta eraikiko dugun jakintzarik gabe?”.
Alferren txokoa ez, eztabaidarako gunea
Aurrekariak badira. Campus eta fakultate batzuetan apunteak partekatzen dituzte dagoeneko, El rincón del vago webgune espainiarraren gisako adibideak ere ezagunak dira, baina ikasleei lana errazteaz gain –azterketei begira esaterako–, dimentsio orokorragoa hartzen du Kolektibizaturen abiapuntuak: jendearen hartu-emanaren bidez, denen artean jakintza eraikitzen eta aberasten joatea da funtsa. Are gehiago, proiektuaren lehenengo fasea apunte eta lanen bilketa baldin bada ere, epe ertain eta luzera bildutako horri guztiari ikuspegi kritiko eta herritarra txertatzea da asmoa, euskaraz beti ere. “Adibidez, Zientzietako ikasleek hitzaldia antolatu dutela fracking-ari buruz, sistema kritikotasunez aztertuz? Hori jaso eta gaiari buruzko materialetan txertatuko genuke”, azaldu digu De Luzek. Webgunean, lanketa honek hartuko du protagonismoa.
Zenbat eta ekarpen gehiago egin, orduan eta aberatsagoa izango da pilatzen joango den jakintza, dio ikasleak, baina nola bermatu parte-hartzea? Proiektuaren bultzatzaileak hainbat ikasle mugimendutako kideak dira (Leioatik!, Ikasle Abertzaleak, Hara ba!...) eta harreman estua dute ikasle talde eta asanbladekin: “Poliki-poliki karreraka azpitaldeak sortzea da helburua, arlo horietako materiala biltzen, euskaratzen eta kritikoki lantzen joango direnak”. Graduen urte zehatzak eta ondoren karrera osoak ikuspegi herrikoi eta kritikoa barnebilduta publikatuko dituzte, “horrela, unibertsitatean elitizatua izan den jakintza edonoren eskura egoteaz gain, askapenerako hain beharrezkoa den ikuspegi kritiko eta herrikoia euskaraz izango dugu eskuragarri”. Azken finean, “besteongandik ikasitako, besteokin eraikitako eta gure hausnarketen bidez sortu eta zabaldutako jakintza” partekatzea da xedea.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]