Appleko langileei irailean bukatuko zaie telelanean aritzeko aukera

  • Langile batzuk ez daude bulegoetara itzultzearekin ados eta gutun bat bidali diote haien zuzendari nagusia den Tim Cook-i. Munduko enpesa teknologiko handienak ofizinetara itzultzen ari dira, pandemiak orokortu zuen telelanaren amaiera datorrela argudiatuz.


2022ko abuztuaren 23an - 11:48
Azken eguneraketa: 2023-06-07 16:09
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Apple Inc. enpresa multinazional estatubatuarraren ezaugarri nagusiak produktu elektronikoak eta software-produktuak diseinatzea, eta horiei dagozkien on-line zerbitzuak dira. Enpresak ordea, erabaki du irailean haren langileek ofizinetara itzuli behar dutela eta etxetik lan egitearen joera amaitu behar dela. Hainbat langile ez daude ados, etxetik lan egitea nahiago dutela adierazi dute eta “zoriontsuagoak eta produktiboagoak” direla ofizinan baino.

Blind komunitate profesionala da, eta bertan egiaztatutako langileek elkarrizketa anonimoak izaten dituzte beren lan-bizitzaren erronkei buruz. Bertan telelanari buruzko (WFH, Work From Home) hainbat argitalpen daude, batzuk ofizinara itzultzearen aurka eta beste batzuk alde. 

Enpresa teknologiko handienak, ofizinetara bueltan

El Diario hedabideak adierazi duenez, hainbat teknologia enpresa dira telelana alde batera uzten ari direnak, tartean Google, Facebook, Amazon edo Microsoft. Baina ez dute Applek egin duenaren antzera egin, hau da, ez dute modu orokorrean derrigortu; talde bakoitzeko arduradunaren esku utzi dute sail bakoitza nola antolatu erabakitzea.

Beste enpresa teknologiko batzuek, ordea, telelana guztiz alboratua dute dagoeneko eta langileak ofizinetan dituzte. Tesla da horietako bat. Twitter sare soziala erosi zuen Elon Musk da enpresaren nagusia eta ekainean behartu zituen bere langileak ofizinetara itzultzera. “Telelana ez da onargarria jada” adierazi du eta kasu “bereziki ohiz kanpokoetan salbu” langile guztiek egin behar dute lan ofizinan. Hala egin ezean, hau da, lana presentzialki egin ezean, enpresak langileak lanpostuari uko egin diola ulertzen du.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude