Apustu etxeen kontrako herri mugimendu berri bat sortu dute Sanduzelaien auzoan horrelako lokalekin dagoen kezka adierazteko. Izan ere, azken garaian Iruñan apustu etxeak zabaltzen ari dira, eta fenomeno hori bereziki, Sanduzelai bezalako auzoetan ematen ari da.
Albiste hau Ahotsak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
"Apustuek adikzio ikaragarria sortzen dute, eta beste droga batzuk ez bezala, ez dute adikzio horren zantzurik azalerazten. Ondorioz, zailagoa da adikzioa detektatzea, honek suposatzen duelarik ondorioak askoz ere kaltegarriagoak izatea", adierazi dute prentsa ohar baten bidez.
#ApostuEtxerikEz Apostu etxeen aurkako dinamika herritarra jarri dute martxan Sanduzelaien https://t.co/d6ga8naQm1 pic.twitter.com/B1O9rREclB
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) June 3, 2019
Gaur egun apostu egitea edonoren eskura dagoela gogoratzen dute: ia taberna guztietan kirol-apustuak egiteko makina dagoelako, edo interneten bidez ere egin daitezkelako. Irisgarritasun horren beste adibide bat, azken urteetan zabaldu dituzten joku areto kopurua da. Gaur egun Nafarroan 53 joku areto daude.
Administrazio Publikoek apustu etxe eta makinen negozioan ez dute inolako kontrol neurririk ezarri salatzen dute. "Publizitatea ez dute debekatu eta aretoen irikiera eta tabernetan makinen instalazioak egiteko lizentziak erreztasun handiz ematen dituzte, adibidez."
Hauen kokapena ere, deigarria da, gehienak Sanduzelai, Etxabakoitz, Errotxapean eta Buztintxurin zabaldu dira eta, auzo langileetan, hain zuzen ere. "Hau ez da kasualitatea, auzo horiek baitira langabezi tasa altuena eta gizarte-bazterketa handiena pairatzen duten auzoak. Apostu etxeek aberastu eta negozioa egin nahi dute gure auzokideen beharren kontura".
Apustu etxeek elkarbizitza arazoak sortzen ari direla aipatu dute ere. "Gazte asko bertan elkartzen direnez, zaborra sortzen da kalean, goizaldeko ordu txikiak arte zarata sortzen da, hala nola noizbehinka liskarren bat, besteak beste".
Herri mugimendu honetatik, argi utzi nahi dute, apustu etxeen bezeroak ez direla euren protesten helburu, haientzako guretzako bezero horiek "biktimak" direlako "heroina garaian gure auzoan zeuden yonkien antzera". Arrazoi honengatik, lanean jarraituko dute "auzoari orokorrean eta gazteei bereziki, beste aisialdi mota bat eskeini eta elkarbizitza arazoak konpontzeko". Apustu etxeak "kontrol sozialerako eta jendartearen desaktibaziorako botereak baliatzen" dituela ere gogoratu nahi dute, eta neurri horretan hainbat helburu markatu dituzte: Apostu makinen instalazioa tabernetan debekua, apostu etxeen publizitatea debekua eta Sanduzelaien dauden “Codere” eta “EuroVegas” apostu etxeak itxiera.
Hurrengo ostiralean, ekainak 7 arrtsaldeko 19.00etan Karrikagunen batzarra eginen dute helburu hauen aldeko lana antolatzeko.
Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.
Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.
Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.
Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]
Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.
Abuztuaren 31tik aurrera, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela eta, telebista edota irratiek soilik goizeko 1:00ak eta 5:00ak bitartean emititu ahal izango dituzte enpresa horien iragarkiak. Zuzeneko kirol emanaldietan,... [+]
Hainbat ikerketak ondorioztatu duena berretsi du Bristoleko Unibertsitateak: Auzune pobreenetan askoz ere apustu-etxe gehiago dago zonalde aberatsagoetan baino. Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute menpekotasuna duten 500 gaztek egiten dutela bere buruaz beste urtean.
Ostegun goizean egindako polizia-operazioa salatu eta atxilotutako lagunei babesa eta elkartasuna adierazi diete Sopelan arrastian batutako 200 pertsonak baino gehiagok. Atxilotutako hiru gazteak aske gelditu dira arrastian.
Dirudienez, atxiloketek lotura daukate joko aretoen aurkako jardunarekin. Ostegun arratsaldean mobilizazioa deitu dute, atxiloketak gaitzesteko.
Iruñeko Sanduzelai auzoko ikastetxe publikoko lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek kalejira egin zuten pasa den ostiralean, apustu etxeen kontrako kolektiboarekin elkarlanean, ludopatiaren arriskuez ohartarazteko. Hainbat guraso eta auzokidek ere parte hartu zuten.
Egun joko areto bakarra dago ibarrean, Sarrigurenen. Aurrerantzean ezinen da halako gunerik ezarri mila biztanlerik beherako herrietan. Aho batez onartu du udalak ordenantza.
Arrigorriko joko-aretoak egin duen hedakuntza dela eta, fenomeno horregaz arduratuta dagoen sopeloztar herritar talde batek erabaki du horien aurkako ekimena antolatzea. Beraien asmoa da herritarrei erakustea areto horien kalteak eta, erabiltzaileak kriminalizatu beharrean,... [+]
Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean ezarritako neurrietan, Nafarroako Gobernuak apustu etxeekin izan duen malgutasuna kritikatu dute Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinakundeak eta Aralar ludopatiaren prebentziorako... [+]
Sopelako Arrigorri joko-aretoak 108,49 metro koadro du gaur egun, eta 229,16 metro koadrora handituko dute, ondoko lokala hartuta, Sopela.net-ek jaso duenez.
Ausazko joko eta kirol-apustuen publizitatea geroz eta mugatuagoa dagoenean, on-line jokoaren kontsumoak gora egin du alarma-egoerak baldintzatutako hilabeteotan.