Jeltzaleen mundua ezagutzen duen adiskide batek deitu berri dit, apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzen gainean berba egiteko. Harrituta dago: EAJk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, historikoak; bederatzi senatari, sei diputatu, hau da, hamabost lagun Madrilen ongi kolokatuta; Araban lehen aldiz irabazi, Bizkaian beti bezala eta Gipuzkoan ere bai…
Eta hala ere, bere aburuz, jeltzaleak prentsa aurrean agertu zirenean hauteskunde gauean, hitzek gauza bat esaten zuten, eta aurpegiek beste zerbait. Hitzak irabazleenak ziren, baina aurpegiek ez omen zuten hainbesterako poza erakusten. “Hain ohituta al daude irabazten, edo beste zerbaitek kezkatzen zituen?” da bere buruari egiten dion galdera. Sanchezek Ciudadanosekin ituna egingo duela ziurtzat jotzen dutela izan behar omen da jarrera horren erantzuna. Alegia, hala izatera, hauteskunde hauek ekarri dieten paradoxa dela historiako emaitzarik onenekin inoiz baino zeresan gutxiago edukiko dutela Madrilen, Sanchezek eta Riverak bat egiten badute.
Foralak eta udal hauteskundeak pasa arte ez dugula jakingo zer itun egingo den Madrilen, eta bitarte horretan dena izango dela planta, itxura eta kalamarraren tinta; baina atzo bertan gaztigatu zuen Sanchezek berak ez diola inori atea ixten, non eta 'Riverarekin ez' oihuka ari ziren jarraitzaile sutsuen saldo baten aurrean
Pentsa daiteke segurua dela foralak eta udal hauteskundeak pasa arte ez dugula jakingo zer itun egingo den Madrilen, eta bitarte horretan dena izango dela planta, itxura eta kalamarraren tinta; baina atzo bertan gaztigatu zuen Sanchezek berak ez diola inori atea ixten, non eta "Riverarekin ez" oihuka ari ziren jarraitzaile sutsuen saldo baten aurrean. Espainiako tertuliano zuhur askotxok ere PSOE-Ciudadanos itunaren alde egiten zuen argi eta garbi, atzo bertan, eta oso litekeena da horixe izatea diruak nahi duena, pentsioen erreformarekin eta programa ekonomiko neoliberalaren gainerako neurriekin segitzeko, PSOEren papera erreforma horiek pixka bat galgatzea eta makilatzea izango dela. EH-Bilduk hauteskundeak baino lehen egiten zituen analisietan ere hauxe zen aurreikusten zuten hiru agertokietako bat.
Beste paradoxa bat: Riveraren handinahia da, beharbada, itun hori oztopatzen ahal duena; baldin eta kalkulatzen badu oposiziora pasatuta PSOE desgastatu eta lau urte barru hauteskundeak irabazten ahal dituela. Gizartean sumatzen den giro polarizatuak horretara gonbida lezake. Gaur eskainiko zaiona hartu ez, lau urte barru dena hartuko duelakoan. Betiko dilema, eskura dagoen ondasunaren eta balizkoaren artean aukeratu beharra.
Nafarroan EH-Bildu Bel Pozueta Madrilera eramateko puntuan egon da; laurehun bat boto baino ez ditu falta izan. Geroa Baiko Martinez Voxen pare geratu da, gutxi gorabehera. Dagoeneko alferrekoak dira “gogoetarako deiak" eta horrelakoak, aski argi baita elite politikoek ez dutela kalearen sentimendua aintzat hartzen. Otoitz egitea baino ez zaigu geratzen, foru eta udal hauteskundeetan botoa bestela ematen dela diotenek arrazoia izan dezaten.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]