Agustin Kardaberaz Elgorriaga (Hernani 1703-Castel San Giovanni 1770) teologo jesuita bere lagundiko gramatika irakasle izan zen. Idazle joria izan zen eta intsentsu usain artean ibilitakoen artean sona handia izan zuen. 1924an Gasteizko apaizgaitegian, bertako zenbait apaiz eta apaizgaik berari eskainita sortu zuten Kardaberaz Bazkuna. Armiarma.eus guneko literatura zubitegiak dioenez, “Kardaberaz Bazkuna elkarteak Euskal Herriko arte eta historiari buruzko lan garrantzitsuak eman zituen argitara”. Muturraren aurrean dut beraiek argitaratutako liburu eder bat eta atzeko azal hegalean honela dio: “1924’an sortua, Gasteizko Seminarioan, Euskeraren alde. 1936’an galdua. 1970’an berritua. Zertarako? a) Euskera jator batean b) Kristau-pentsakera barruan (ezi zabala) lan egiteko”.
Ederra da egiatan liburu hori, 1975ean aipatutako apaizgaitegian inprimatua, Juan Jose Garmendiaren eskutik: Landare jakintza. Botanika du izena eta Guillermo Larrañaga Azpiazu (1905-1978) apaiz azkoitiarrak idatzia da. Edertasuna, tarteka behinik, usaindu nahi eta, besteak beste, liburu honi ere heltzen diot.
Heltzen diodanero 69. orrialdera jotzen dut. Han dago kotiledon bakarreko landareen artean suge-gerezien familia, guk Araceae esaten dioguna, eta, tartean, berak sugegerezi edo apez-belar izandatzen duen landarea, Arum maculatum. Guk suge-jana edo suge-belarra esaten diogu; ez gabiltza urruti, zenbaitentzat sugeak eta apaizak gauza bertsua irudikatzen dute, neronentzat adibidez. Bi apez-belar ditugu: apez-belar nerbiozuria (Arum italicum) eta apez-belar pikarta (Arum maculatum) eta euskaraz izen ugari dute: suge-jana, suge-arto, suge-artaburu, apez-belar, txorrokai, sugegerezi, suge-mahats, errebelar, sugerrama, sugrama, zingiri, suge-belar pikarta, suge-belar nerbiozuri, ilarrondoko, inarrondoko, ilarrondo-belar eta iaro; horiek behintzat bai. Honela azaltzen du apezak apez-belarra liburuan: “Toki busti ta illunzale da. Basoetako orbel artean ageri zaizu udaberrian. Lur janaria erro lodi baten bidez artzen du. Ostoak dardai antzeko, aundi ta eze illun-unez noiz beinka zipriztindurik. Agoratu ta ortzakatzen baduzu orria... lenengoz gozo etsiko, gero, azgura aundia... Zergatik! Osto barruan, karedun oxalatoa, orratzak lez, ugari daro ta mingaina zulatzen dute. Haugatik abere belarjaleak ez dute ez, agoratuko orri gozo hori”. Lore bitxia du apez-belarrak, eta sexu eman-hartua, polinizazioa euliek egiten dute; honelaxe deskribatzen du: “Polen-ikutua eulien bidez egiten da. Maluta edo ezpataz behera jetxi ta beheko utzunera sartzen gera. Guretzat nazkagarria den usaiak euliak erakartzen ditu haraino. Termometroa han sartuko bagenu, konturatuko ginake, kanpuan baino giro obeagoa egiten dula zoko hartan. Barruratutako zomorroak beraz, pozean igerika daudeke bertan. Ala da; gela sarreran dauden ille gogorrak zomorroei atea itxi diete. Egun batzu han egon beharko; ostatu ona dute”.
Lehen ere idatzi nuen, sotanako urdinduen papor-usain lizun artean ibili izan da euskaldunon botanika asuntoa: Jose Maria Lakoizketa (1831-1889) narbartearra eta Gillermo Larrañaga Azpiazu bera dira begi-bistako adibideak. Lardizabalaceae landare familia osoari izena emateko ohorea izan zuena, Migel Lardizabal Uribe (Tlaxcala 1744-Bergara 1824), teologia ikasketak egina zen, eta, harrapazank, ogibidez politikaria.
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Magnoliak eleganteak dira. Dotoreak. Anddereak. Pontxoak. Apainak. Pimentak. Gurbilak. Ponposak, ponpoxearrenak. Ortiroak. Ia-ia fazazkoak, kriket eta kraket. Ez naiz harritzen, beren loraldien azpian lurrarekin urtzerainoko handitasunaren menpeko sentitzen naiz urtero.
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.