Eliza Katolikoaren bortxaketak salatzen dituen Mea maxima culpa dokumentala zabaldu zuen iragan urteko urrian Arte telebista kateak. Apaiz pedofilo baten kasua ekarri zuen pantailara. Oraingoan, serorak bortxatu dituzten apaiza katolikoen kasua ekarri du Éric Colomer dokumental egileak.
AEBetan 4.500 pedofilia kasu salatu omen dira Eliza katolikoan. Alex Gibney-en dokumentalak halaxe agertzen zuen. Apaiz batek egindako abusuak salatzen dituen dokumentalak Vatikanoa aztoratu zuen. Egungo Frantzisko Aita Santuak (Jorge Mario Bergoglio) Mea maxima culpa azaltzen du Elizaren barnean izandako sexu salaketa bat zabaltzen den aldiro. “Alabaina, ez da al justizia egiteko tenorea”, galdetzen dute jendarteak baita Elizako hainbat sektorek ere.
Bada, besteak beste, galdera hori pausatzera dator dokumental berri bat. Arte kate frantziar-alemanak Emakumezko erlijiosoak, Elizaren beste eskandalu bat lana zabalduko du martxoaren 5ean, gaueko 20:50etan. Hauxe gaia: apaiza katolikoek bortxatutako moja erlijiosoak.
Orain artekoa gutxi balitz, dokumental honek tabu guztiak puskatuko dituelakoan daude egileak. Munduan barrena egindako lana da, hiru hilabetez. Orain arte ez da halakorik egin edo argitara eman. Ez da kasu bakan baten kontaketa. Bortxaketak modu sistematikoan egin direla kontatzen duen film erreala da..
Éric Colomer egileak dioenez, “azken 30 urtetan, munduko 27 herrialdeetan hainbat elizetako mojek idatzi eta salatu dituzte apaizek egindako bortxaketak. Vatikanok berriz, horiek denak ‘ezabatu’ edo ‘baztertu’ izan ditu sistematikoki”.
Apaizak identifikatuak izan arren, anonimatuan gorde ditu Vaticanoak. Apaizak parrokietatik aldenarazi eta ez ikusiarena egin dute, eta mojei entzungor egin ere. Bai tokiko gotzaindegiek bai finean Vaticanoak berak ere. “Bortxaketa berez gogorra bada, areago gogorragoa barruan eraman behar izatea, isilean, zauri intimo bihurtua”, adierazi du Éric Colomerrek.
Arte kateak aditzera eman duenez, dokumentalak, besteak beste, hauxe konstatatuko du berriz ere: Elizaren historian emandako suerte guztietako abusuak, pedofiliakoak edota emakumeen –seroren– bortxaketak ez dira kasu isolatuak. Elizan giza eskubideen urraketak sistemikoak izan dira.
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarrak asteartean egindako bilkuran onartu du abusuak jasan dituzten biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzea, baina elizbarruti eta kongregazioek ez dute nahitaez bete behar izango. Espainiako Gobernuak gogor kritikatu du plana,... [+]
Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]
Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]
Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.
Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.
Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]
Espainiako Eliza Katolikoak pederastiari buruzko egin duen lehen agiria da ‘Para dar luz’. Ostegunean Madrilen argitaratu dute eta bertan jaso dituzte 1940ko hamarkadatik aurrera Elizaren ierarkiako kideek ehunka adingaberi egindako sexu-abusuak. Pederastiaren... [+]
Eliza barruan izandako sexu abusuak ikertu eta adingabeak babesteko Bilboko Elizbarrutiak sorturiko batzordeak 50 biktima baino gehiago elkarrizketatu ditu 2019an martxan jarri zenetik. Orain ikerketaren emaitzak plazaratu dituzte: "Gure elizan ere gertatu dira sexu... [+]
Eliza Katolikoaren barruan izandako sexu abusu eta pederastia kasuek hedabideetako orrialde ugari bete dituzte, The Boston Globe egunkariak duela bi hamarkada, 2003an, Pulitzer saria jaso zuenetik, Bostongo artzapezpikuaren abusuak azaleratzeko egindako lanagatik. Baina biktimek... [+]
Elgoibarko abade batek 1960ko hamarkadan haurrak zirela egindako sexu abusuak salatu dituzte hainbat herritarrek. Berria egunkariak, "Don Andoni" bezala identifikatu duen abadeak egindako abusuen testigantzak jaso ditu. Bestalde, Bermeoko Jose Done ikastetxeko apaiz... [+]
Astelehenean, Donostiako gotzain berri izendatu zuen Elizak Fernando Prado bilbotarra. Bera izango da Munillaren oinordekoa, zortzi hilabetez gotzain gabe egon ostean. Aurkezpen ekitaldiko harrigarriena, ordea, Juan Kruz Mendizabal Kakux-en presentzia izan zen.
Delitua preskribatuta egonik ere, biktimen aitortza bermatuko du legeak. Nafarroako Gobernuko indarrek aurkeztu dute lege proposamena, eta EH Bildu eta Ezkerraren babesa ere izan du. Navarra Sumak, aldiz, kontra bozkatu du.
Eliza Katolikoaren barruan gertatutako sexu abusuen biktimak aitortuko dituen Espainiako Estatuko lehenbiziko legea izango da Nafarroakoa. Zirriborroan jasoa dagoenez, biktimen eskaerak baloratuko dituen batzordea osatuko da, zeinak azaleratutako pederastia kasuak jasoko dituen... [+]
Eliza katolikoko ordezkariek haurren kontra hamarkada askotan egindako sexu-gehiegikerien auziak eztanda egin du Euskal Herrian.