AP-68 dohainik izateko plataforma eta dinamikak, abian

  • 2019ko abendutik Diputazioen esku dago AP-68 errepidearen kudeaketa. Bizkaian autopista erabiltzeko tarifa jarri zuten abian, baina Araban Laudio-Gasteiz tartea soilik dago “babestua” aiaraldearrentzat. Horren harira, AP-68 dohainik plataforma sortu dute zenbait herritarrek, doakotasuna bermatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 28an - 09:15
AP68 autopista erabiltzeagatik bidesari sistema ezberdina dago arabar zein bizkaitarrentzat. Argazkian, Orozkoko bidesaria. / Aiaraldea.eus AP68 autopista erabiltzeagatik bidesari sistema ezberdina dago arabar zein bizkaitarrentzat. Argazkian, Orozkoko bidesaria. / Aiaraldea.eus

Zenbat ordaintzen dute Aiaraldetik Bilbo edo Gasteizera mugitu behar duten herritarrek AP-68 erabiltzeagatik? Kepa Alaña AP-68 dohainik Plataformako kideak sakon aztertu ditu datuak, Areta eta Orozkoko bidesarienak batik bat. Bi sarbide horiez gain, Ziorragan du kokatuta sartu-irten gunea autopistak bailaran. 

Espainiar estatuko laugarren errepide garestiena da Areta edo Laudiotik Bilbora doana. "10 kilometro dira Aretatik Bilborako tartea, 12 Orozkon sartuz gero; eta 2.10€ da bere prezioa". Hots, kilometroa 0.21€ ordaintzen da. "Seopan Autopisten Patronalak dio errentagarria dela errepidea 0.09 eurotan. Alegia, bikoitza baino gehiago ordaintzen dugu", aipatu du Alañak. Plataformako kidearen hitzetan, euren eskaera ez da horrenbestekoa: "AP-68an Aragoin 45 kilometro daude doan, eta Errioxan 32. Guk 12 kilometro horien doakotasuna eskatzen dugu, eta Altuberako zatian bonifikazioak jartzea". Norena da horretarako eskumena, ordea?

Errepidearen  kudeaketa

Berez, 2011n aldatu zen sistema, "baina Jose Maria Aznar gobernuan zegoela 2026 arte luzatu zuten". 2019ko abenduan, Eusko Jaurlaritzako Diputazioen eskumena izatera pasatu zen, eta hobariak jartzeko aukera ireki zuten. "Ramiro Gonzalezek Orozkon hobariak jarriko zituela esan zuen aiaraldearrentzat. Nahiz eta hauteskunde kanpainetan Araba eta Bizkaiko diputatuek promesak egin, ez dute oraindik ezer bete". Hori dela eta, plataforma eratzea erabaki dute, doakotasun prozesua azkartzeko.

"Areta-Orozko eta Bilbo arteko autopista zatia da Espainiako laugarren garestiena. Kilometro bakoitzagatik 0.21 euro ordaintzen dira zapaldu aldiro"

Bizkaian erroldatutakoek A-8 erabiltzeko deskontu tarifa dute, baina AP-68rako ez.  Egun, Gasteizerako noranzkoan soilik dago AP-68an hobari sistema  (15 bidaiatik gora %60ko deskontua hain zuzen).   Funtsean, Laudiotik Gasteizera joan-etorria egiteak 7.50€ balio ditu, "langile batentzat egunero joanda, urtean 798€ dira %60ko hobaria aplikatuta". Aldiz, Aiaratik Bizkaiara autopistaz hurbiltzeko ez dago hobaririk: "Egunean bi bidai Bilbora 4.10€ dira, urtean 1.113€ beraz". AP-68 Dohainik plataformako kideak bonifikazioen aurka daude, eta garraio jasangarriaren alde: "Errepideak eraikitzearen kontra gaude. Hobariek beharrezko bidaiak baino gehiago egitea sustatzen dute, deskontua bestela ezin baita jaso". Alañaren iritziz, ehunka lagun dira egunerokoan Gasteizera doazenak, "Mercedes lantegira bakarrik 275 aiaraldear doaz". Bi galtzadak -autopista eta errepide nagusia- paraleloki doaz kasik, eta segurtasuna kolokan dutenean eguraldiagatik soilk hartzen dute askok autopista. "Segurtasuna ezin da izan ordaindu beharreko luxua, eskubidea baizik", zehaztu du. 

Autopistaren erabilera merketzeko proposamenak landu izan dira zenbait udaletan gaur arte, "baina ez da ezer egiten". Horregatik erabaki dute plataforma sortzea, "alderdikerietatik urrunduta".

Diputazioaren azterketa 

"Autopista doakotzeak denbora eta kutsadura txikitzea eta segurtasun handitzea eragingo lituzke, plataformaren iritziz"

Arabako Diputazioan autopistaren ordainketa sistema aztertzen ari dira. "Hiru aukera dituzte mahaigainean: aurrekontu bidez finantzatzearena AP-68a, zerga bereziekin ordaintzea edo erabileraren arabera kobratzea. Ponentzian parte hartzeko gonbita jaso dugu, baina ukatu egin dugu. Soluzio azkarra du honek: doakoa izatea. Gure ustez, EAEko errepide guztien gastuak aztertu beharko lirateke, eta ibilgailu denen artean zerga bidez banatu", azpimarratu du, "txirrindularien ere segurtasuna handitzea eragingo luke horrek garraio astunak ere bertatik bideratuko balira".  Zentzu horretan, eskualdeko elkarteen atxikimendua lortu dute: Amurrio, Laudio eta Urduñako txirrindulari elkarteena eta Kuskumendi taldearena.  Aurrera begira, dinamika berriak dituzte buruan. Sare sozialen bidez zabalduko dituzte deialdiak, aurkezpena eta auto karabana kasu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepideak
‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


2023-09-25 | Jon Alonso
Bidegi

Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are... [+]


Kantabriako errepideen ustelkeria sarean nahasita dagoen enpresa batek Gipuzkoan mantentze lanak egiten ditu

Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]


2023-01-23 | Leire Artola Arin
Garraiolariek Gipuzkoako N-1 eta A-15 errepideetan bidesariak ordaindu behar dituzte gaurtik

Bizkaiko N-240 eta BI-625 errepideetan asteazkenetik aurrera kobratuko dizkiete bidesariak. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak salatu du diputazioaren “kudeaketa zentzugabea” izan dela, eta gogorarazi du epai bat baino gehiago egon direla bidesarien foru arauak... [+]


Markel Olanori bidesariak irekitzeko akordioa bete dezan eskatu dio Irungo Udalak

Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.


Biriatuko muga itxi dute kamioientzat sute larri batengatik eta auto-ilarak eragin ditu

A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.


2022-01-12 | Jon Torner Zabala
Bizikleta martxa egingo dute Gaintxurizketara, auto batek jota ziklista bat hil den tokira

'Segurtasuna bizikletentzat' lelopean egingo da Gaintxurizketa gainera arteko martxa, urtarrilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan. Errenteriko zumarditik abiatuko da txirrindulari talde bat, eta Zubimuxu biribilgunetik (Irun-Hondarribia) bestea. Hilaren 8an txirrindulari bat... [+]


2021-06-24 | ARGIA
3.000 sinadura hamar egunetan, kamioiak N-121-A errepidetik atera ditzatela eskatzeko

Belateko tunela igarotzen duen N-121-A errepidearen inguruan sorturiko herri plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu du kamioien trafikoa Leitzarango autobiatik desbideratu dezala. ikerketa bat egin du eta 2020an istripu hilgarrien %25 errepide horretan gertatu zen.


Hego Euskal Herriko autobia guztiak ordaindupekoak izatea nahi du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 2024an autobietan garraiolari eta partikularrentzako ordainketa ezarriko duela agindu dio Bruselari, eta, ondoren, gainerako bideetara zabalduko duela.


2021-03-17 | Erran .eus
Belateko tunelak “arrisku handikoak” direla salatzeko, bidea itxi dute 30 alkatek eta Oronozko suhiltzaileek

"Arrisku handikoa, segurtasuna orain!" pankarta aitzinean zutela, 30 bat alkatek eta Oronozko parkeko suhiltzaileek bidea itxi dute astearte arratsaldean, bi minutuz, Belateko tunelaren iparraldeko ahoan. Tunelak Europar Batasunak ezarritako segurtasun-eskakizunetara... [+]


N-121-A errepidean droneak erabiltzen hasi da Foruzaingoa, “arau-hausteak detektatzeko eta zigortzeko”

Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.


2020-05-27 | ARGIA
Kontrako epaia eduki arren, N-1 eta A-15eko bidesariak kobratzen jarraituko dutela dio Markel Olanok

N-1 errepideko bidesariak "funtsezkoak eta ezinbestekoak" direla adierazi du Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok asteazken goizean Euskadi Irratian. Diru publikoarekin egindako errepideak erabiltzeagatik, herritarrei kobratzen zaizkien bidesariak garrantzitsutzat... [+]


Eguneraketa berriak daude