Honela zioen handik bi egunetara egitekoa zen Gasteizko Ironmanaren berri emateko publizitate-olanak: “Anything is possible”. Lagun batekin hitzordua nuen Gasteizko Plaza Berrian eta harako bidean, beste zenbait kartel, publizitate euskarri eta karpa ikusi nituen. Batzuk ingeles hutsez (“Finish Line”, “Official Store”, ”Village”...); beste batzuk, ingelesez eta gazteleraz (“Athlete Guide/ Guía del Atleta”, “Main Locations/ Ubicaciones Principales”, “Bus Service/ Servicio de Autobús”...). Baina ez nuen euskararen arrastorik ikusi aipatutako euskarrietan.
Ulertzen dut Ironmana nazioarteko marka bat dela, parte-hartzaile gehienak Euskal Herritik kanpokoak direla eta hirian duen eragin ekonomikoa izugarria dela. Hori dena ez dut zalantzan jarriko. Eta, beraz, ingelesaren erabilera ez dago ezbaian. Nabarmentzen ari naizena da gure hiriko plazak, kaleak eta/edo errepideak hainbat egunez okupatzen dituen ekitaldia izanik eta administrazioen diru ekarpena jasotzen duela aintzat hartuta, baldintza batzuk bete beharko lituzkeela, baita hizkuntzen erabilerari dagokionez ere. Eta, egia esan, kasu honetan, baldintza horiek jasota daude Gasteizko Udalarekin duten babesletza-hitzarmenean: “Kontratistak eta, hala badagokio, azpikontratistek, kontratua gauzatzen den bitartean, bi hizkuntzen koofizialtasuna (euskara eta gaztelania) zaindu beharko dute, eta beren jarduera elebitasunaren eta herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzearen irizpideei lotuko zaie (...) Komunikazio orokor guztiek elebidunak izan behar dute (...) Komunikazio orokortzat hartzen dira honako hauek: webguneak, errotulazioa eta seinaleztapena, informazioak, publizitatea, iragarkiak eta zerbitzu-eskaintzako dokumentuak, megafonia bidez igorritako komunikazioak (...) Puntu honetan ezarritako hizkuntza-irizpideak betetzen ez badira, zigorra ezarriko da (...)”.
Bertako administrazioek antolatua, sustatua edo babestua izanik, euskararen erabilera egokia bermatu beharrekoa da. Euskarari balioa eman behar zaio eta orain arteko praktikak iraultzeko palankak behar ditugu
Hau adibide bat baino ez da. Euskal Herrian zehar ugariak baitira uda garaian ez ezik, urtean zehar ere antolatzen diren era guztietako jarduerak, kirol-probak, kultur-ekitaldiak, kontzertuak, musika-jaialdiak, industriaren esparru askotako azokak, eta abar. Horietako gehienetan, administrazio publikoa antolatzailea izaten da edo bere babesa izaten dute, diru-ekarpena barne. Bistan denez, dena da posible, baita administrazioen parte hartzea duten ekimenetan erabiltzen diren publizitate-euskarrietan lurraldeko hizkuntzak ez erabiltzea ere, hitzarmen batean jasota egonda ere. Oro har, ez da hitzarmenen betetze mailaren segimendurik egiten eta, bete ezean, ez da inolako zehapenik ezartzen. Noiz ikusiko ditugu administrazioak beren hizkuntza-irizpideak aplikatzen eta ikuskizun edo ekitaldi bat garatu nahi dutenei hizkuntza-baldintzak betetzen direla egiaztatzen?
Laguna hitzordura garaiz iritsi ez zenez, egunkarietako azalei begira aritu nintzen kafea hartzen nuen bitartean. Egun horretako albistea zen Gasteizen zabaltzekoa den “EDA Drinks and Wine Campus” berrirako egoitzaren diseinua, Basque Culinary Center ekosistemaren barruan kokatuko den espazioa, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatua eta Gasteizko Udalaren parte hartzea izango duena. Ehunka dira izendapena ingelesez duten proiektuak eta era guztietako ekimenak, kosmopolitak eta hedapen handiagokoak izango direla iritzita. Maiatzean bertan, esate baterako, “Vitoria-Gasteiz, City of Flowers” izeneko ekimena izan genuen, Gasteizko Udalak antolatuta, Jaurlaritzaren eta Aldundiaren babesarekin, eta merkatari zein enpresarien elkarteen babesarekin. Egitarauari erreparatuta, helburu publikoa ez zen atzerrikoa, ez zen hitzaldirik edo jarduerarik ingelesez programatu... Zein estrategiari jarraiki erabaki zuten izendapen hori?
Nolanahi ere, bertako administrazioek antolatua, sustatua edo babestua izanik, euskararen erabilera egokia bermatu beharrekoa da. Euskarari balioa eman behar zaio eta orain arteko praktikak iraultzeko palankak behar ditugu: lidergoa, arduradun politiko eta teknikoen bisio argia, euskararen erabilera ahalbidetuko duten politika publikoak, administrazioek antolatutako, sustatutako edo babestutako era guztietako ekitaldietan euskara bermatuko duten neurriak, finantziazioa eta segimendua, besteak beste. Posible da, palanka eta egile egokiekin asmatuz gero.
Rober Gutiérrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]